Zona de contenidos. Saltar a entidades involucradas

Soluzio Alternatiboak

 

HELBURUAK


Konekta Zaitez@Banda Zabala proiektua amaierako fasera iritsi da, eta banda zabaleko azpiegiturarik gabeko gune edo zona txiki batzuk geratu direla ikus daiteke. Gune edo zona horietan teknikoki ezin da -edo ez da eraginkorra- irtenbide teknologiko orokorra ezartzea. Dena den, kasu horietan ordezko teknologietan oinarritutako irtenbide kolektiboak ezar daitezke. Neurri horiek tokiko udalbatzen inplikazioa eskatuko dute, kasuak kasu irtenbiderik aproposena definitzeko eta ezartzeko eragile egokiak diren aldetik. Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko ditu tokiko zabaldura izango duten banda zabaleko proiektuak.


KZ@BandaZabala proiektuan planteatutako estaldura-helburuen barruan, eta proiektuaren I. eta II. faseak osatu ostean, eskaintza pribatuak aintzat hartu ez dituen hirigune nagusietara iritsi da proiektua, baita helburu diren udalerrietan eta hiriguneetan dauden ustiapen ekonomiko garrantzitsuetara ere. Era berean, lortu den estaldurarekin, helburu diren udalerrien eta hiriguneen zerrendan barne hartzen ez ziren zona barreiatuetan eskaini ahal izan da zerbitzu hori.

2007ko uztailaren 11ko Aginduak (2007ko abuztuaren 1(e)ko 147 zk. EHAA) arautzen du banda zabaleko estaldura zona edo kokaleku berezietara zabaltzeko laguntzen erregimena. Nolanahi ere, Wimax irtenbide teknologikoen bitartez ebatzi beharreko egoera kolektiboak dira, ez banakakoak.