Zona de contenidos. Saltar a entidades involucradas

AURKEZPENA

 

Informazioaren teknologiek gero eta garrantzi gehiago dute gizartearen funtzionamenduari buruzko hainbat alderdi hobetu ahal izateko:

  • Herritarren bizi-kalitatea eta informazioa eskuratzeko bideak.
  • Herri administrazioaren zerbitzuaren kalitatea.
  • Enpresen produktibitatea.

Informazioaren Gizarte berri honek ematen dituen zerbitzuek zer-nolako garapena duten ikusita, komenigarria da horietara sartzeko banda zabaleko loturak erabiltzea.

Hala ere, biztanleriaren dentsitate baxuko eta enpresa garapen urriko aldeetan lotura horiek hornitzeko beharrezkoak diren inbertsioak eta aurreikusteko moduko sarreren zenbatekoa aintzat hartuta, alde horiek operadoreen banda zabaleko azpiegiturak hedatzeko planetatik kanpo gelditu dira hasiera batean behintzat. Telekomunikazioen zerbitzu aurreratu horiek ez edukitzea nolabaiteko diskriminazioa da bertako biztanleentzat eta, horrek, nekazaritza eremuen haustura soziala areagotu egiten du. Halaber, komunikazio elektronikoen transferitzeko ahalmen eskasak edozein motatako jarduera ekonomiko sustatu eta ezartzeko aukerak murrizten ditu.

Arazo horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak egoera bideratuko duten jarduerak sartu ditu Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren (EIGP) barruan.

Zehazki, EIGPak Banda Zabala orokorrean hedatzeari buruz ondokoa azaltzen du hitzez hitz:

"Eusko Jaurlaritzaren konpromiso nagusia ¿esku-hartzen duten gainerako agente nagusiekin elkarlanean tokiko azpiegituren garapena laguntzea eta operadore pribatuen hedapena osatzea da. Horretarako, banda zabaleko zerbitzuetara sartzerik ez duten biztanleria guneak identifikatuko dira, eta muga horiei aurre egiteko estrategia zehaztuko, herritar guzti-guztiak Informazio Gizartera sartu ahal izan daitezen. Horretarako, azpiegitura horiek lurralde osora hedatzeko plana zehaztuko da, eta ildo horretan kontuan izango dira oinarrizko beste zenbait azpiegiturarekin (gasa,elektrizitatea,etab.) izan daitezkeen sinergiak".

Ildo horretan, planaren ondoko ekimena eman da:
AZ-01 ekimena: "Euskadi osoan banda zabaleko azpiegiturak izatea. Banda zabaleko azpiegiturak Euskadi osora heltzeko moduko plana lantzea"

Ildo horretan, planaren ondoko ekimena eman da:
AZ-01 ekimena: "Euskadi osoan banda zabaleko azpiegiturak izatea. Banda zabaleko azpiegiturak Euskadi osora heltzeko moduko plana lantzea"

ITELAZPIk burutuko du proiektua, baina ez dizkio berak emango banda zabaleko zerbitzuak azken erabiltzaileari; izan ere, telekomunikazioetako operadore pribatu batek zerbitzu hori merkatuko baldintzetan emateko bitartekoak jarriko ditu.

Helburuak eta jarduteko eredu publiko-pribatua zehaztu ondoren, operadoreei zuzendutako lizitazioaren deialdia egin zen. Deialdi hori ITELAZPIren 026.SB.2004 barne-espedientean jasotzen da hurrengo izenburuarekin: ¿Euskal Autonomia Erkidegoan banda zabaleko zerbitzuak denen eskura heltzea ahalbidetuko duen telekomunikazioen sare baten hornikuntza eta ustiapena kontratatzea. ¿Konekta Zaitez @ Banda Zabala¿ proiektua.

Lizitaziora aurkeztu ziren operadore guztien eskaintzak ebaluatu ondoren, Itelazpi, S.A. enpresa publikoaren Administrazio Kontseiluak (2004ko abenduaren 22an, asteazkenean, egindako bileran) banda zabaleko zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan hedatzeko kontratazioa Euskaltel telekomunikazioen enpresari adjudikatzea erabaki du.


Bidezko azterlanak egin eta agente publiko eta pribatuen iritzia egiaztatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak (2004ko maiatzaren 11n egindako bileran) ondoko erabakiak hartu zituen: batetik, banda zabala hedatzeko proiektua burutzea horrelakorik ez duten udalerrietan, baldin eta operadore pribatuek zentzuzko epean horiek hedatzeko aurreikuspenik ez badute; bestetik, zeregin hori ITELAZPI, S.A. sozietate publikoari agintzea. Xede horrekin, Eusko Jaurlaritzak proiektua burutzeko beharrezkoak diren kredituak emango dizkio ITELAZPI sozietateari, Gobernu Kontseiluak onetsitakoak alegia. Oro har, proiektuari aurrekontuko 12 milioi euroko partida esleitu zaio.