EITBko logotipoa Webgune honetako LTDari buruzko datuak EITB taldeko kanal multiplexari dagozkio
Hizkuntza-aukeraketa:
Eduki nagusiak abiarazten du. Orri-oinera joatea.

Sarrera

Zer da TDT?

Lur Telebista Digitalaren siglak dira. Gaur egungo telebista analogikoa ordezkatzera datorren telebista berria da. Teknologia honekin informazioak uhin irrati-elektriko gisa mugitzeari uzten dio, eta pakete digitaletan mugitzen hasten da, beranduago gure etxeetan dekodifikatu eta irudi, soinu eta datu bihurtuko direnak. Ez dira ez satelitearen, ez kableen bitartez mugitzen, baizik eta Lurreko azaleratik hurbil dauden uhin hertziarren bitartez, gure antena hargailura heldu arte.

Telebista digitala analogikoa baino hobea al da?

Baietz esan beharrean gaude. Alde batetik, irudiaren kalitatea analogikoaren baino hobea delako; Bestetik, soinuari eta irudiei datu eta aplikazioak gehitzeko daukagun aukeragatik; eta azkenik, kate analogiko batek daukan espazio berdinean lau telebista saio eskaintzerakoan, espektro irrati-elektrikoaren erabilera hobetzeagatik.

Zenbat telebista saio egongo dira?

2010 urtean, Euskal Autonomi Erkidegoko etxe bakoitzak 11 kate digital eduki ahal izango lituzke, telebistako 44 saio. Dagoen planifikazioaren arabera, azken emaitza hauxe izango da: 8 saio TVErako, 4 A3rako, 4 T5erako, 4 Cuatrorako, 4 NETerako, 4 Seigarrenerako (La Sexta), beste 4 VEOrako, 8 saio autonomiko eta 4 saio Tokiko Telebistetarako.

Telebista analogikoa desagertuko al da?

Hala da, iragarrita dago 2010eko apirilean analogikoa itzaliko dela, nolabait esateko. Ordura arte, emisio analogiko eta digitalak tartekatuko dira, azken hauen estaldura apurka-apurka handitzen joango delarik.

Zer behar da TDT ikusteko?

Normalean errezepzio antenan aldaketaren bat egin beharko da. Aldaketa hauen zenbatekoa, antenista elkarteeen arabera, 300 eta 600 euro artekoa izango da, bere helmenaren arabera. Gainera, beharrezkoa da hargailu digital bat edo antenaren lotunera konektatzen den dekodifikagailu bat edukitzea. Dekodifikagailu hori telebistara konektatzen da eurokonektore baten bitartez, eta 50 eta 150 euro arteko kostua dauka.

Nola jakin dezaket TDT estaldura daukadan edo ez?

ETBko programen estalduraren hedadura ezagutzeko, kontsultatu web orri honetan. Hedabide zerbitzu hornitzaileak hainbat direnez, www.televisiondigital.es webgunea kontsulta dezakezu, beste telebista batzuen estaldura ezagutzeko.

Edozein kasutan eta teknologia hauen izaeragatik, antenistari kontsultatu behar zaio beti.

Orri-oina abiarazten du. Menu nagusira itzuli.