Erantzukizun Social Korporatiboa

 
Mendira!!!

Goazen mendira!

Zenbait ibilbide prestatu dizkizugu Euskadiko mendietatik. Gure geografia ikusgarriaz goza dezazun.

ITELAZPI operadore publikoa da eta, funtsean, irrati eta telebista-zerbitzuak garraiatzeko zerbitzua ematen diharduelarik, EiTB euskal talde publikoaren seinaleen difusioa da bere zeregin nagusia. Operadore horren definizioa, ordea, zabalagoa da. Erakunde baten erantzukizunak bere legezko betebeharrak edo bezeroekin dituen konpromisoak betetzea du jomugan. Korporazio-erantzukizunaren egungo ikuskerak, batetik, gizarte-, lan- eta ingurumen-arloko kezkak eguneroko kudeaketan txertatzea eskatzen du eta, bestetik, betekizun hori erakundearen Eginkizunarekin, Ikuspegiarekin eta Balioekin bat etorriz gauzatzea, betiere gure jarduerak sortzen dituen inpaktuak aintzat hartuta, baita horiei aurre eginda ere.

Interes-talde guztien aurreikuspenei erantzuten dien heinean izango da sozialki arduratsua gure erakundea. Interes-talde horien artean, betiere erakunde publikoa garen aldetik, euskal gizartea nabarmendu behar da.

Oraindik ibilbide laburra egin dugu, baina, hala ere, korporazio-erantzukizunaren formulazio berri hori gure egiten dugu eta eguneroko jardunean gure erakundeak gure langileekin, ingurumenarekin eta, oro har, euskal gizartearen balio nagusiekin duen konpromisoa barnean hartzen dugu. Izan ere, horiekiko konpromisoa sendoa dugu, eta, horregatik, jendaurrean adierazi ez ezik, urtero gure jardueraren emaitza plazaratzeko konpromisoa ere hartzen dugu.