|


Eusko Jaurlaritzak TETRA sare bat hedatzea eta abian jartzea agindu zion ITELAZPIri, euskal administrazio publikoen zerbitzura egoteko.
Behin sare hori hedatuta eta martxan egonda, udaltzaingo, osasun-zerbitzu, garraio publiko, uren zerbitzu, errepideetako mantenu-zerbitzu, eta abarrek euren beharrizanetara egokitutako komunikazio-soluzio aurreratu, seguru eta fidagarriak dituzte eskura. Aipatutako soluzio horiek azken belaunaldiko sare batean eta erabiltzaileei kudeaketa-autonomia gorena ziurtatzen dien kudeaketa-eredu batean oinarrituta daude.
- ahots-zerbitzuen kalitate gorena
- segurtasun gehiago komunikazioetan
- estaldura hobea
- datu-zerbitzuak
- lokalizazio, telemetria, mezularitza eta beste hainbat alorretako aplikazioak
|