
Irrati- eta telebista-seinaleak garraiatzeko eta hedatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Euskal Autonomia Erkidegoan. EiTB erakunde publikoa da gure zerbitzuen erabiltzaile nagusia; hala ere, badira hainbat irrati-hedatzaile pribatu ere euren seinaleen hedapena ITELAZPIren ardurapean uzten dutenak. Horrez gain, eta Eusko Jaurlaritzak hala aginduta, telebista unibertsalizatzeari ekin diogu, eta horrek estatuko multipleen estaldura 180 kokaleku baino gehiagora zabaltzea ekarri du.
LTD, FM, OM, horiek guztiak teknologia aurreratuenetan euskarrituta daude eta zerbitzu maila gorenen mende aritzen dira. Gainera, irrati-hedatzaileak berak kontrola ditzake, gure monitorizazio-sistema propioetara Internet bidez sartuta
Zentro propioek zein hitzarmendutakoek 230 kokaleku baino gehiago dituen sarea osatzen dute, eta horietan daude euskarrituta hedatze-zerbitzuak. Era horretan, Euskadiko herritarrei erabateko estaldura ematen zaiela bermatzen da.
|