Gure Zerbitzuak
 

 Betiere eraketa-estatutuetan zehaztutako helburu sozialaren eskumenaren baitan, ITELAZPIk eman behar dituen zerbitzuak batez ere irrati- eta telebista-seinaleen garraio eta hedapenean oinarritzen dira, arreta berezia eskainiz EiTB erakunde publikoaren programei.

 

 Beste zeregin garrantzitsu bat komunikazio-azpiegituren kudeaketari dagokiona da. Horrek kokalekuen administrazio eta optimizazioari eragiten die, baina, horrez gain, aipatutako azpiegiturengatik eraginda dauden natur inguruen iraunkortasunean esku-hartzeko mekanismoa ere bada.

 

 Azkenik, hirugarrengoei zuzenduta dagoen beste jarduera-esparru bat Eusko Jaurlaritzak agindutako proiektuek osatzen dutena da, hots, landa-inguruetan banda zabaleko azpiegiturak zabaltzea eta TETRA sare baten ustiapena euskal administrazio publikoen zerbitzura.

 

ITELAZPIren zerbitzu-katalogoa