|
ITELAZPI Kudeaketa Aurreratuaren inguruko ikerlanaren parte da |
|
ITELAZPIKo EFQM ebaluatzaile taldeak euskal elkarte industrialen egoera aztertzeko kudeaketa aurreratuko 2012ko ikerkuntzan parte hartzen du.
EFQM ebaluatzaile klubean dauden Itelazpiko taldekideek euskal ETE industrialetako egoeraren diagnosia egiteko elkarrizketatan parte hartu dute. Egoera aztertzeko lehiakortasunerako giltzarri gisa kudeaketa aurreratuko 6 elementu hartu dituzte aintzat (http://www.euskalit.net/gestionavanzada/quees.php): estrategia, bezeroak, pertsonak, berrikuntza, gizartea eta emaitzak. Euskalitek koordinatutako ikerkuntza Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak bultzatu du, sektorearen egoera zuzenean ezagutzeko asmoz.
Partaidetza hau beste elkarte batzuekin adostutako lankidetza-politikan kokatuta dago, etengabeko ikaskuntza eta gure elkartearen ezagutza-trukea sustatzeko eta ahalbidetzeko.
|