Hasiera Prentsagunea Albisteak Itelazpik Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzarekin eta EITBrekin elkarlanean denbora errealean eskainiko die gidariei trafikoaren inguruko informazioa
| Gunearen Mapa | Harremanetarako | Galderak eta iradokizunak |
Itelazpik Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzarekin eta EITBrekin elkarlanean denbora errealean eskainiko die gidariei trafikoaren inguruko informazioa

eitb_dgtErabiltzaileek GPS nabigailuan jasoko dituzte errepideen egoerari buruzko albisteak –istripuak, lanak edo ilarak- denbora errealean. Horrela, euren ibilbideak aldatu ahal izango dituzte aipatutako gorabeherak ekiditeko. Euskal Autonomia Erkidegoan RDS-TMC zerbitzua burutzeko proiektua posible izan da Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren, EITBren, Valentziako Unibertsitatearen eta Itelazpi elkarte publikoaren arteko lankidetzari esker.

Errepideetako ibilbidei buruzko informazioa aberasten duen zerbitzua izateko, erabiltzaileak TMC euskarria duen nabigatzailea besterik ez du behar. Informazio-fluxua ez eteteko EITB Irratiak duen estaldura zabala erabili da.

Itelazpi elkarte publikoak bildu egiten ditu Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren informazio sistemek sortzen dituzten datuak, eta interkonexio kontrolatu eta seguruaren bitartez hedatzen ditu Barne Saileko eta Itelazpiko sareen artean. Gauzak honela, trafikoaren inguruko informazioa jaso egingo da, geroago argitaratu eta hedatzeko Itelazpiren sareko FM hedapen-guneak dituen Eitb Irratiko RSD garraiatzailean.

Horrez gain, Itelazpik burututako RDS kodifikazio sistemek eta FM zerbitzuen monitorizazioak –Wordlcast System deritzon teknologian oinarrituta-, RDS streaming-aren bitartez zerbitzuaren erabilera zuzena urrutitik aztertzea eta monitorizatzea posible egiten dute.

Honekin batera, eta instituzioen arteko lankidetza estuari esker, ITELAZPIk euskal gizartearekin konpromisua hartu du eta abangoardiako teknologiaren muturrean kokatu da.