Hasiera Prentsagunea Albisteak Itelazpik Informazio Segurtasunaren Plan Zuzentzailea sortu du
| Gunearen Mapa | Harremanetarako | Galderak eta iradokizunak |
Itelazpik Informazio Segurtasunaren Plan Zuzentzailea sortu du
Astelehena, 2011(e)ko abendua(r)en 12-(e)an 09:34etan

IKT arloan pauso bat gehiago eman du Itelazpik eta Informazio Segurtasunaren kudeaketa normaldu du. Modu horretan, konpainian sortzen den “core” informazioa babesteko beharrezkoak diren azpiegiturak ezartzeaz gain, beharrezkoak diren teknologia seguru berriak ere ezarri ditu. Bestalde, Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren arloko estrategia bultzatu du, IT arloan dauden arriskuen kudeaketa sistematizatuz eta indartuz.

Konpainiaren Plan Zuzentzailean ezarritako Informazio Sistemen estrategiarekin bat etorriz, Itelazpik konpainiaren informazio aktiboak babesteko bigarren mailako estrategia bat ( Informazio Segurtasunaren Plan Zuzentzailea) sortu du 2011 urtean. Horren helburua informazioaren osotasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna babestea da. Lan horren ondorioz, informazio segurtasunaren esparru bat ezarri da, onartutako arrisku maila jaso da eta, azkenik, arriskuak tratatzeko plana zehaztu da, gaur egungo arrisku egoeratik helburu den egoerara eramateko.

Era berean, informazioaren segurtasunaren bizitza zikloa kudeatzeko eta zuzentzeko beharrezkoak diren mekanismoak zehaztu dira, arrisku mailak beti kontrolatutako mailen azpitik egotea bermatzeko. Horrela, Informazio Segurtasunaren Politika Orokorra finkatu da eta organo korporatiboa ezarri da. Horren ardura izango da Arriskuak Tratatzeko Planaren hedapena koordinatzea, operatzeko arauak eta prozedurak garatzea, informazio aktibo berriak tratatzeko neurri teknikoak zehaztea, horretan nahasitako langileak prestatzea eta informatzea, segurtasun kontrolak monitorizatzea, jarraipen planak sortu eta koordinatzea eta sistema etengabe aztertzea.

Ariketa honekin, konpainiaren IT departamenduak konpainiaren Arriskuen Kudeaketa eta Barne Kontrola egiteko funtzio korporatiboarekin sentsibilizatu eta horrekin bat egiten du, eta segurtasuna bere egiten du, bere aritzeko eran zehaztu beharreko beste aldagai bat bezala. Ezarritako segurtasun esparruak egitura estandar osagarria eta nahikoa malgua eskaintzen du, segurtasun sistema beste alor nuklear batzuetara zuzentzeko bidea izan ahal izateko, eta beste arazo batzuei (Azpiegitura Kritikoak Babesteko Errege Dekretutik eratorritako arazoei, esaterako) aurre egin ahal izateko.

Segurtasun Plana egiteko metodologia segurtasun arloan dauden erreferentziazko esparru nagusiak (ISO 27001, ENS,...) kontuan hartzeaz gain, Nextel S.A. aholkularitza enpresa adituaren laguntza ere jaso du Itelazpik. Horrela, konpainiaren beharretara benetan egokitutako esparru bat lortu da, erabilgarria, ongi bideratutakoa eta datozen urteotan sortuko diren egoera berrietara moldatzeko gaitasun handikoa.