|
Itelazpi Sozietate Publikoa Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren II. Plana prestatzen ari da. Lehen plana orain bi urte prestatu zuen eta bertako helburuak beteta daude, neurri handi batean. Orain, gizarte erantzukizunaren arloan datorren urteetan zer bideri jarraituko dien zehazten ari da sozietatea.
Itelazpik 2009. urtean prestu zuen lehen aldiz Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Plana. Eusko Jaurlaritzak zehazturiko ildoak aintzat hartuz egin genuen lehen plan hori, gure interes taldeen, batik bat euskal gizartearen, kezken aurreko erantzuna osatu nahian.
Une hartan, esparru horretan egiten genuen lehen lana zela eta erakundearen tamaina kontuan izanik, Itelazpik oinarrizko diagnostiko bat hartu zuen abiapuntu, eta norainoko eta dimentsio murritzeko proposamen bat prestatu genuen. Lehen txosten horretan, lehentasuna beharrizan nabarmenenei eman eta horietan jarri zen arreta.
Bi urte geroago, hasierako lehen plan horretan zehaztutako helburuak neurri handi batean arrakastaz beteta, hurrengo garaietarako Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren politikak berriz definitzeko garaia hasi da.
Horrela, II. Plana prestatzeko prozesua hasi da eta, horretarako, Xertatu:Adi diagnostikoak eta ekarpenak egiteko ereduan oinarritu da Itelazpi. Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren hiru alderdietan lan egitea ahalbidetuko du horrek: ekonomia, gizartea eta ingurumena. Hartara, dagokien bezala erantzun ahalko zaie interes taldeek arlo horietan dituzten beharrei.
Hausnarketa prozesu horrek guztiak ITELAZPIk datozen urteetan Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren eremuan hartu beharreko lan-ildoak zehazten lagunduko du. Gainera, oso garrantzitsu deritzogu interes-taldeek ere horretan parte hartzeari, emaitza beretzat ere har dezaten.
Hori guztia dela eta, urte amaieran egingo den Administrazio Kontseiluan, erakundeak arlo honetan egingo dituen politikak jasotzen dituen plana onartu ahalko da.
|