Albisteak

Harpidetu Itelazpiren albisteetara RSS bidez Harpidetu Itelazpiren albisteetara RSS bidez



Larrialdi Telekomunikazio Sareen Etorkizuna

Itelazpik iragandako Ekainak 27an Bizkaiko Parke Teknologikoko Auditorio gelan ospatutako "Larrialdi Telekomunikazio Sareen Etorkizunaren" jardunaldian parte hartu du

larrialdi telekomunikazio sareen etorkizunaItelazpi GERYON proiektuan ari izan da lankidetzan beste sei europar I+G enpresa eta erakunderekin eta proiektuaren amaiera gisa Larrialdi Telekomunikazio Sareen Etorkizunaren jaurdunaldia ospatu izan da. Jardunaldi honek larrialdi sareen etorkizuneko definizioan aurreratzeko sektoreko agente ezberdinen elkarketa eta eztabaida forotzat baliagarriak izatea du helburu.

Argiz betetako etorkizuna, aukera teknologiko berrien fruitu, eta krisi ekonomikotik eta espektro irratielektrikoaren eskasiarekin eta europear mailako harmonizazio faltarekin erlazionatutako problemetatik eratorritako itzala.

Testuinguru honetan, EEBB-ak eta Erresuma Batua larrialdi sareen bultzadan herrialde aurretuenak dira, abiadura handiko larrialdi sare estatalak hedatzeko apostuarekin irrati teknologiatzat LTE erabiliz (4G komertzialak). Sare zibilekin erabilera partekatuak, bai teknologian bai azpiegituran, larrialdi gorputzen artean eztabaida sortu du. Baliabideen erabilera efizienteak erabilera partekatu eskema horien egokitasuna behartzen du, baina beti lehentasunezko sarrera, erabilgarritasun altua eta larrialdi kideen erresistentzia bermatuz krisi kasuan.

Juan José Baños Loinazek, Itelazpiko Zuzendari Nagusiak, jardunaldiari hasiera eman zion. Jardunaldiaren partehartzaileak Fidel Liberal UPV/EHU-ko Ikertzailea, Ricardo Lizundia Itelazpiko TETRA Zerbitzuaren Arduraduna, Miguel Crisostomo Telefonica-ko SIRDEE Sareko Gerentea, Alfredo Calderón Teltronic-eko DI+G Zuzendaria, Aitor Sanchoyerto Grupo CYS-ko Proiektu Ingeniaria, Cristina Lumbreras EENA-ko Zuzendari Teknikoa, Pedro Anitua 112 Larrialdietako Larrialdi eta Metereologia arretarako Zuzendaria, Andoni Oleagordia Bilboko Udaleko Segurtasun Saileko Zuzendaria, eta Txema Unanue Osakidetzako Larriealdietako Zuzendari Gerentea izan ziren. Iñaki Goirizelaiak, UPV/EHU-ko Errektore Gorenak, jardunaldiari amaiera eman zion.

 
Aitzpean mendi taldeak Itelazpiren guneetako bat bisitatu du

Iragandako maiatzean Aitzpean mendi taldeak OTOIO telebista-etxea ikusi zuen Itelazpiko kide batekin batera. Jarduera hau gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren barne dago.

Aitzpean mendi taldeak Itelazpiren guneetako bat bisitatu duOtoio mendia Kantauri Itsasotik 400 metroko altuerara dago, Lekeitio eta Ipazterko udalerrien artean. Gailur nagusian, argi eta garbi nabarmentzen den errepikagailu handia dago goiko aldean.

Zentruaren bisitan zehar, banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu zitzaizkien.

Bisitarekin aurrera egin zuten Tetra sare publikoa eta baserritar giroko Banda Zabalaren hedakuntzaren inguruko proiektuei buruzko azalpenak entzuten zituzten bitartean, eta Iberdrolaren elektrizitate-hornidurarekin arazoak sortuz gero talde elektrogenoak horren aurrean duen gaitasuna azaldu zitzaien.

Bisitan ateratako ondorioak bi aspektu izan ziren bereziki: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.

ITELAZPIk espero du gure inguruko mendi taldeek guganako interesa izaten jarraitzea, eta ahalik eta ongien zaintzen saiatuko gara.

 
LDEren eta Mugikorretako LTE teknologiaren arteko bizikidetza ahalbidetzen duen ikerketa batek Itelazpi saria lortu du

Jon Barrueco Gutiérrezek, UPV/EHUko Telekomunikazio Ingeniaritzako ikasleak, proiektua garatu du

premio ItelazpiJon Barrueco Gutierrezek, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak urtez urte telekomunikazio-zerbitzuetan espezializatutako Itelazpi euskal enpresa publikoaren babespean ematen duen karrera amaierako proiektu onenaren saria lortu du. Lan sarituak telebista-seinaleen kalitatea hobetu eta laugarren belaunaldiko mugikorretako (LTE deritzon teknologia) seinaleek eragindako interferentziak gutxitzea proposatzen du, gaur egun merkatuan dauden baino iragazki hobeak diseinatuz.

Jon Barruecoren lanaren onura nagusia, mugikorretako konexio aurreratuak eskaintzen dituen LTE teknologia hedatzeko eta LTDaren seinalearen kalitatea hobetzeko eskaintzen duen aukera da. LTE (Long Term Evolution, epe luzeko eboluzioa) laugarren belaunaldiko sareetan ezarri den estandarra da, haririk gabeko komunikazioaren eboluzio handiagoa errazten duena. Smartphone-en bilakaera azkarraren haritik garatu zen 2012tik aurrera, mugikorretarako gailuak fabrikatzen dituzten enpresa handiek eta konpainia operadoreek bultzatuta.

LTE sistemak igotzeko eta deskargatzeko abiadura handiagoa ematen du, eta teknologia merkea eta hedapen errazekoa da operadoreentzat. Eskandinaviako hirietan apurka-apurka zabaltzen hasi zen 2009an, eta 2011n Estatu espainiarrera iritsi zen, baina eskala handiko hedakuntza 2015ean gertatuko dela aurreikusi da. Sistema honek goitik behera hobetzen du erabiltzailearen esperientzia, erabateko mugikortasunaz eta era askotako zerbitzuei eusteko gaitasunaz, hala nola, Interneteko nabigazioa, bideo-streaming delakoa, IPren gaineko ahotsa, online jokoak edota denbora errealeko bideoa, besteak beste.

"DVB-T2 eta LTE estandarren bizikidetzarako iragazkiaren diseinu eta garapena, eta UHFko 50. kanaleko hedakuntza" da Itelazpi Saria irabazi duen lanaren izenburua, eta Jon Barruecok 2012ko irailetik 2013ko ekainera bitartean garatu du, Eskolako Juan Luis Ordiales eta Amaia Arrinda irakasleen laguntzaz. Proiektuan, iragazki berrerabilgarriak diseinatzeko metodo bat taxutu eta horren hedakuntza fisikoa zehaztu da, LTEren berehalako abiarazteari begira.

LTE bezalako estandar berriak zabaltzeak, frekuentzia-banda bakoitzari atxikitako zerbitzuetako espektro irratielektrikoaren berrantolaketa ekarri du kasu batzuetan, izan ere, gaur egun LTD telebista digitalari esleitutako frekuentziak LTEarekin partekatu beharko baitira. LTEko seinaleek LTDko seinaleari interferentziarik eragin ez diezaioten, beharrezkoa da gogoko seinalea (LTD) hartu eta gainontzeko seinaleak (LTE) era egoki batean baztertuko dituen gailu bat erabiltzea.

Alabaina, gaur egun salgai dauden iragazkiak ez dira diseinatu interferentziak ekiditeko. Bestalde, telebista digitaleko estandar berrien kalitatea neurtzeko erabiltzen diren iragazkiak ere ez dira propio garatu helburu horretarako, eta ez dira egokiak premiazko neurketak egiteko. Testuinguru honetan, saritutako lanaren xedea, iragazkiak era egoki batean diseinatzeko metodo bat garatzea izan da, eta metodo horretatik abiatuta, egungo prototipoak hobetuko dituen prototipo bat garatu eta hedatzea.

Onurak

Iragazki hauek LTE teknologiaren hedakuntza ahalbidetzen dute, LTDko seinaleetan interferentziak eragiteko arriskua gutxituz eta telebista-zerbitzuez eta mugikorretarako konexio aurreratuez gozatzeko aukera erraztuz gizarte osoari. Bestalde, komunikazio-estandar berrien ezarkuntzari buruzko proben kalitatearen hobekuntza gizartearen mesedekoa izango da.

Teknologiaren ikuspuntutik, proiektuak, LTD eta LTEren frekuentzia-tarteari dagozkion iragazkiak garatzeko teknologia egokia bilatzea izan du ardatz. Honek ezin ukatuzko aurrerapausoa suposatzen du teknologiari dagokionez, eta LTE komunikazio-teknologiaren hedakuntza errazten du. Ikuspuntu ekonomikotik begiratuta, etorkizunean telekomunikazioen sektorean ere merkatura liteke, LTE sistema abian jartzeak horrelako iragazkien eskaria handituko baitu.

Saria emateko ekitaldia Eskolako Bideokonferentzia Gelan egin da, Jaime Dominguez-Macaya Laurnaga Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaria, Juan Jose Baños Loinaz Itelazpiko Zuzendari Nagusia eta Enrique Amezua Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Zuzendaria bertan zirela. Hauxe da, telekomunikazio-zerbitzuetan espezializatutako euskal enpresa publikoak babestu eta 1.500 euroko diru-saria duen golardoaren bosgarren edizioa.

UPV/EHUko Komunikazio Bulegoak editatutako informazioa

 
«HasieraAurrekoa12345678910HurrengoaAmaiera»

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

: .