Lege-informazioa

Lege-oharra

 

ITELAZPIrenak dira "www.itelazpi.net" webguneko jabetza intelektualaren eskubideak, baita bertan jasotako edukien titulartasuna ere.

 

ITELAZPIk bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazteko beharrik izan gabe, bere webgunean daukan informazioa edota haren konfigurazioa zein itxura aldatzeko edota eguneraketak egiteko ahalmena.

 

Bai webgunerako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira soil-soilik. Aipatutako sartzeak edo informazio-erabilerak sor dezakeen ondorioaren edo kaltearen inguruan, ITELAZPIk ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen betetze zorrotzean jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren ekintzetan izan ezik.

 

ITELAZPIk ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren hirugarrengoekin egindako esteken konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

 

Webgune honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak zein ITELAZPIren jabego intelektualaren eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, ITELAZPIri legez dagozkion ekintzak betetzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, baita betetze horren ondorio diren erantzukizunei ere.

 

Datuen babesa

 

Kudeaketa edo izapidetze berezia eskatzen duten webguneko zerbitzu jakinetara iristeko eman behar dituzte bakarrik datu pertsonalak erabiltzaileek, eskatutako zerbitzua bete ahal izateko ezinbestekoak direnak.

 

Datu horiek guztiak ITELAZPIren datu-fitxategietan gordeko dira eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoan, ezarritako araudiaren arabera tratatuko dira, baita aplikatzekoa den gainerako Araudiaren arabera ere.

 

Eskatutako datuak eman edo utziko dira, hala gerta baledi, aurrez interesdunak oniritzia ematen badu edo Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.

 

ITELAZPIren ardurapekoak diren fitxategietan jasota dauden datu pertsonalen jabeek honako eskubide hauek dituzte:

* Fitxategi horrekin zein helburu lortu nahi diren jakitea.

* Aipatutako fitxategian euren datuak sartzen ez uztea.

* Haiek emandako datuetara edozein unetan sartu ahal izatea.

* Haiek emandako datuak partzialki edo osoki zuzendu edo ezeztatu ahal izatea.

Hori guztia Legean aurreikusita dagoen bezala eta fitxategiaren ardura duen organoari zuzenduta, hain justu helbide honetara:

ITELAZPI. Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Publikoa

Zamudioko Parke Teknologikoa, 101. eraikina

Bizkaia

 

Izaera pertsonaleko datuei buruz, ITELAZPIk konpromisoa hartzen du sekretutasuna gordetzeko duen betebeharra betetzeko, eta asmoa azaltzen du haien segurtasuna bermatzeko hartu behar diren neurriak (teknikoak zein erakundekoak) hartzeko, baita haien aldatze, galtze, tratatze edo baimenik gabeko sarbideak galarazteko ere, teknologiaren eta pilaturiko datuen izaera aintzat harturik eta haiek izan ditzaketen arriskuak naturari egoztekoak izan edo gizakiari.

 

Bestalde, bere datu pertsonalak ematen dituen pertsonak egiazko datuak emateko konpromisoa hartzen du, baita horiek eguneratzekoa ere, horrela dagokionean.

 

ITELAZPIk ez ditu webgunearen erabiltzaileek emandako datu pertsonalak saltzen, alokatzen edo hirugarren pertsonen helmenean jartzen ere.

 

Informazio hori ez da marketin zuzena egiteko erabiliko, baldin eta aukera hori dagoenik aurrez jakinarazi eta hartarako, datu pertsonalak ematerako unean, interesdunaren berariazko baimena lortu ez baldin badugu.

 

ITELAZPIk informazio hori erabili ahal izango du argitalpenak, harpidetzak edo beste era bateko gutunak edo mezu elektronikoak bidaltzeko erakunde, zerbitzu eta jarduera publikoei buruzko informazio instituzionala denean.

 

Baldintza orokorrak

 

Webgunea erabiltzeko baldintzak eta horien onarpena

 

ITELAZPIk herritarren eta enpresen esku jartzen duen Webguneko zerbitzuen erabilera arautzen dute ondoren zehazten diren baldintzek.

 

Webgunearen bitartez, administrazio publikoek eta hirugarrengoek Erabiltzaileen esku jartzen dituzten hainbat zerbitzu eta edukietara sartzeko eta horiek erabiltzeko modua errazten da. Ildo horretatik, ITELAZPIk komunikazio-kanal bat jartzen du Erabiltzaileen esku administrazio publikoekin harremanetan jarri, elkar-eragintzan aritu eta Webgunearen bidez transakzioak egiteko aukera ematen diena.

 

ITELAZPIk bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazteko beharrik izan gabe, Webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko eskubidea, baita eskaintzen dituen zerbitzuak eta haiek erabiltzeko baldintzak ere.

 

Webgunera sartzeak eta erabiltzeak esan nahi du Erabilera Baldintza hauek espresuki eta batere eragozpenik gabe onartzen direla. Hortaz, Webgunera sartzeak eta hura erabiltzeak adierazten du erabiltzaileak onartzen dituela Webgunera sartzen den unean bertan argitaratuta dauden Erabilera Baldintza guztien edukia. Horrela ez bada, erabiltzaileak uko egingo dio bertan sartzeari eta bertako zerbitzuak erabiltzeari.

 

Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak

 

Webgunea eta bertako zerbitzuak, oro har, sarbide askekoa dira, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea edo erabiltzailea erregistratzea. Hala ere, segurtasun eta pribatutasun arrazoiengatik, hainbat zerbitzu eta gunetara sartzeko, ezinbestekoa da dagokion identifikazioa egitea, eta, horretarako, aurrez erregistratu beharra dago. Bestalde, Webguneko hainbat arlo eta zerbitzuz baliatzeko, baliteke baldintza bereziak behar izatea, direlako zerbitzu horien xehetasunen argibideetan azaltzen direnak.

 

Webgunea eta zerbitzuak zuzen erabiltzea

 

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Webgunearen eta haren bidez balia daitezkeen zerbitzuak legez kontrakotzat edo ez-zilegitzat jo daitekeen jarduerarik egin gabe erabiltzeko, eta halaber ITELAZPIren, administrazio publikoen edo hirugarrengoen eskubideak urratu gabe, eta Erabilera Baldintza hauen edo indarreko legeriaren edo onarturiko erabileren aurka jo gabe. Batez ere, informazio gisa, erabiltzaileak uko egiten dio honako jarduera hauek egiteari:

 

* Administrazio publikoen edo hirugarrengoen datu edo agiri elektronikoak suntsitu, eraldatu, baliogabetu edo era batera zein bestera hondatzea.

* Webgunera edo bertako zerbitzuetara iristeko beste erabiltzaile batzuen edo administrazio publikoen sarbidea oztopatzea, eskura izandako bitarteko informatikoak masiboki erabilita, bai eta sistema horiek hondatu, eten edota haietan arazoak edo sor ditzaketen jarduerak egitea.

* Posta elektroniko bidezko mezuak edo SMSak oso kopuru handian bidaltzea, edo hartzailearen oniritzirik izan gabe merkataritza edo publizitate asmoz igortzea.

* Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak bidean atzematen, irakurtzen, ezabatzen, kopiatzen edo aldatzen saiatzea.

* ITELAZPIren zein administrazio publikoen edo hirugarrengoen sistema informatikoetako gune murriztuetara sartzen ahalegintzeko edota informazioa lortzeko erabiltzea sistema.

* Erabiltzaile baten abantailak handitzen saiatzea sisteman.

* Edozein bitarteko erabilita, zernahi eraldaketa sor dezaketen programak sartzea ITELAZPIren, beste erabiltzaileen, administrazio publikoen edo hirugarrengoen sistema informatikoetan.

* Beste erabiltzaile bat edo administrazio publikoak edo hirugarrengoak iruzurrez ordeztea.

* Webgunearen bitartez legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako ekintzak sustatzea edo bultzatzea.

* Webgunearen bitartez zein beste edozein eratan, arraza, sexu, ideologia, erlijioa edo sinesteak direla-eta, jarduera edo ideia diskriminatzaileak sustatu edo bultzatzea.

* Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoak diren zerbitzuak edo produktuak sartzea onartzea, eskura jartzea edo sistemara biltzea.

* ITELAZPIren, administrazio publikoen edo hirugarrengoen jabetza industrial edo intelektualari dagozkion eskubideak urratzea.

* Hirugarrengoen informazioen isilpekotasuna urratzea.

* Konstituzioan, Nazioarteko Hitzarmenetan eta gainerako legerian onartutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzea.

 

Edukien jabetza industriala eta intelektuala

 

* Software guztiaren eta Webguneko eduki guztien jabe ITELAZPI da, edo zerbitzu eta edukien hornitzaileak dira, horien ustiapena ITELAZPIri utzia diotenak.

* Webgunean agertzen diren ITELAZPI markak, errotuluak edo logotipoak ITELAZPIrenak dira edo haiek erabiltzeko dagokion baimena dauka.

* Webgunean dagoen softwarea eta edukiak erabiltzaileen eskura jartzeak ez du esan nahi titulartasuna edo ustiapena erabiltzaileari utzi zaionik, eta hark aldi berean konpromisoa hartzen du haiek legea, morala edota ordena publikoa aintzat hartuta erabiltzeko.

* Erabat debekatua dago Webguneko edukiak zernahi eratara erabiltzea, hots, edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, saltzea, banatzea, hedatzea, argitaratzea, erakustea, publikoki komunikatzea edota eraldatzea, horretarako egokia den ITELAZPIren baimena izan gabe edota dagozkion jabetza industrial eta intelektualen eskubideen titularra denaren baimena izan gabe.

* Erabiltzaileak hitza ematen du ez duela kenduko, saihestuko edo manipulatuko Webgunean sartuta dagoen copyright ikurra eta beste zenbait identifikazio-datu.

 

Esteka edo hipertestu-loturei buruzko politika

 

Webguneak beste atari edo Webgune batzuetara doazen loturak izan ditzake. ITELAZPIk ez du inolako kontrolik atari edo Webgune horien gain, eta ez da haien edukien arduradun ere. Webguneak bere baitan hartzen dituen estekak informazio gisa bakarrik eskaintzen ditu. Beraz, ITELAZPIk ez du erantzukizunik haien gainean, eta ez du bermerik eskaintzen lotutako edukien eskuragarritasun eta egokitasunaz.

 

Bermerik eta erantzukizunik ez

 

ITELAZPIk ez ditu bere gain hartuko Webgunearen funtzionamendu txarragatik sor daitezkeen kalteak, hutsak edo datu ez-zuzenen ondorioak, ez eta Webgunea edo bertako zerbitzuak eskura ez egoteagatik sor litezkeen kalte zuzen edo zeharkakoak.

 

ITELAZPI arduratuko da:

* Webgunearen eta bertako zerbitzuen pribatutasuna eta ziurtasuna zaintzeaz.

* Eskura dauden edukien egiatasunaz.

* Bere sistema informatikoa zein bertan dauden agiri elektroniko eta fitxategiak birus edo bestelako zer kaltegarrietatik salbu mantentzeaz.

 

ITELAZPIk ez du bere gain hartuko interferentzia, ez-egite, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo sistema elektronikoan gerta daitezkeen deskonexioetatik etor daitekeen kalte edo galerarik, ez eta Webgunea eta bertako edukiak erabiltzaileek desegoki erabiltzetik etor daitekeenik ere.

 

ITELAZPIk ez du bere gain hartzen Webgunearen bitartez hirugarrengo enpresek erabiltzaileei eskain diezaieketen produktu edo zerbitzuen egokitasuna bermatzea.

 

Era berean, ITELAZPIk ez du bere gain hartzen hirugarrengo horiek indarrean dagoen araubidea betetzen duten ala ez, ez eta kanpoko iturri horietatik datorren eta Webgunean eskaintzen den informazioak izan ditzakeen akats, hutsune eta ez-egiteetatik erabiltzailearentzat sor litekeen kalte edo galeraren ondoriorik ere.

 

Legez kanpoko jarduerei aurre egiteko prozedura

 

ITELAZPIk jakiten badu bere Webgunearen bidez eskaintzen dituen zerbitzuak behar bezala erabiltzen ez direla eta hirugarrengoen eskubideen edo legearen aurka doazela, jarduera horiek eteteko beharrezkoak diren neurriak hartu ahalko ditu. Gainera, beharrezkoa bada egokiak diren lege-ekintzak hasteko eskubidea erreserbatzen du.

 

Informazioa trukatzea edo zabaltzea

 

ITELAZPIk uko egiten dio Webgunearen bidez erabiltzaileek elkarri truka diezaioketen informaziotik etor litekeen erantzukizunari. Webgunearen bitartez zabal litezkeen adierazpenen erantzukizuna egiten dituenari dagokio.

 

Argitalpen ofizialak

 

Interneten bidez eskainitako administrazio-informazioak ez du ordezten aldizkari ofizialetan formalki argitaratu beharrekoak diren legeen, xedapen ofizialen eta administrazio-ekintzen legezko publizitatea, haien egiatasunaren eta edukiaren fede argitaraturik bakarrik ematen baita.

 

Webgune honetan eskura dagoen informazioa legezko baliorik ez duen gida gisa baino ez da ulertu behar. Desadostasunik balego ofizialtzat jotako informazioaren eta Webgunean eskuratutako agiri eta informazioen artean, administrazioen bertsio ofiziala da legez balio duen bakarra.

 

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

 

Erabilera Baldintza hauek indarrean diren estatu- eta autonomia-araudiek diotenari jarraituko diete eta haien arabera interpretatuko dira, administrazio publikoek eskainitako zerbitzuen aplikazio-esparruaren baitan.

 

Erabilera Baldintza hauei buruzko interpretazio, eduki edo egikaritze kontuan ITELAZPIren eta erabiltzailearen artean desadostasun, ez-betetze edo desakordioren bat gertatzen bada, ITELAZPIk eta erabiltzaileak onartzen dute kasu bakoitzean dagokion Epaitegi edo Auzitegitara jotzea.