euskadi.net

Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Hemen zaude: Hasiera > BERRIAK > 2007 >

BERRIAK

Europako Batzordearen aburuz, premiazkoa da espektro erradioelektrikoa teknologia berrietara moldatzea

imagen_trasparente

Europako Batzordeak gomendio berria luzatu die Estatu kideei. Gomendio horren aburuz, ezinbestekoa eta premiazkoa da estatuek beren espektro erradioelektrikoa moldatzea. Gero eta espazio gehiago behar da telebista seinaleentzako, telefonoentzako, GPS sistementzako, radarrentzako, sateliteentzako eta hari gabeko konexioentzako, eta horregatik hartu du erabakia Batzordeak.

Europar Batasuneko Gobernuak dio beharrezkoa dela gaur egun ikertzen ari diren erreforma nazionalak koordinatzea eta batzea. Horrela, banda zabal bat hainbat aplikazioetarako erabiltzean gerta daitezkeen informazio galtzeak ekidin nahi dira. Gainera, gizarteak gero eta hari gabeko konexio gehiago egiten ditu eta beharrezkoa da aldaketak egitea.

Gaur egun dagoen espektroaren kudeaketari dagokionez, Europar Batasunak uste du enpresen “garapena eta konpetentzia” oztopatzen duela. Eta horrek guztiak eragin zuzena du kontsumitzaileengan, horien aukerak murrizten baitira.

Batzordeak luzatu duen gomendioan, GSM bidezko telefonoek erabiltzen duten baldintzez ere hitz egiten da. Batzordearen aburuz, modu horretako telefonoek betetzen dituzten baldintzak gogorregiak dira eta horiek arindu behar dira. Izan ere, laster izango dira merkatuan UMTS teknologia erabiltzen duten telefono berriak.

Ez da hau Europar Batasunak espektro erradioelektrikoa moldatzea eskatzen duen lehen aldia. 2005ean ere antzeko eskaera egin zuen. Orduan, 2012an izango den itzalaldi analogikoa dela eta, espazioaren erabilera hobetzea eskatu zuen. Izan ere, itzalaldia gertatzen denean, gaur egun telebistek erabiltzen dituzten frekuentzia asko erabilerarik gabe geratuko dira, eta frekuentzia horiekin zer egin erabaki behar da.

Espektro erradioelektrikoa eguneroko hainbat zereginetan erabiltzen da. Besteak beste, sakelako telefonoetan, telebista emanaldietan eta  satelite bidezko sistemetan, GPS sistemetan esaterako,  erabiltzen da.


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa - RSS- Erabilerraztasuna- Lege-informazioa

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2