euskadi.net

Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Hemen zaude: Hasiera > BERRIAK > 2007 >

BERRIAK

Europako Parlamentuak nekazal guneetan banda zabalerako sarbide unibertsala izatea defendatu du

imagen_trasparente

Internetera banda zabalaren bidez sartzeko aukera unibertsala bultzatzeko beharra jasotzen duen txosten bat onartu du Europako Parlamentuak. Testu horretan nekazal guneetan banda zabalaren erabilera bultzatzeko beharra azpimarratzen da.

Estrasburgoko Parlamentuak onartu duen testua ez la loteslea. Hala ere, testuak teknologia berrien erabilera bultzatzen du. Txosten horretan argi eta garbi ageri da teknologia berrien aurrean “ikusmolde jasangarri” bat hartzeko dagoen beharra. Ikusmolde horri esker lehia eta teknologia berritzaileen garapena bultzatuko dira.

Onartutako txostenean jasotzen denaren arabera, Europan dagoen espektro erradioelektriko urria oztopo bat da teknologia berrien garapenerako eta teknologia berrien zabalkunde egokirako. Hori dela eta, txosten honek Europako espektro erradioelektrikoaren baitan, teknologien lehia eta garapena bultzatzen ditu. Era beran, frekuentzien erabileran gerta daitezkeen metaketak eta monopolioak ekidin nahi dira. Testuaren arabera, aipatutako egoerak ekiditeko beharrezko baldintzak sortzea beharrezkoa da.

Txosten honetan parte hartu duten diputatuek gaur egungo espektroaren banaketan dagoen dibergentziarekin amaitzeko eraginkorrak diren arauak onartu behar direla azpimarratu dute. Gaur egun Europako Batasuneko kideen artean, eta arlo honi dagokionez, desberdintasun ugari daude. Diputatuen ustez, “desberdintasun horiek oztopo handia dira merkatu bakarraren funtzionamendua behar bezala egin dadin”.

Europako Parlamentuak egin duen testuan jasotzen denez, Europako espektro erradioelektrikoaren kudeaketa ez litzateke merkatuaren egoeran soilik oinarritu behar.  Kudeaketa aurrera eramateko gizartearen egoera, kulturaren egoera eta politikaren egoera ere kontuan hartu beharko lirateke.

Hori dela eta, Europako Parlamentuaren aburuz, ezinbestekoa da kontsumitzaileen betebeharrei eta zerbitzu publikoaren eta orokorraren betebeharrei aurre egiteko adinako espektro bat esleitzea. Txostenak jasotzen duenaren arabera, irratidifusio zerbitzuak horretan egon beharko lirateke.


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa - RSS- Erabilerraztasuna- Lege-informazioa

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2