euskadi.net

Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Hemen zaude: Hasiera > BERRIAK > 2008 >

BERRIAK

Barakaldok udalean lurreko telebista digitala kudeatzeko lizentziari uko egin dio

imagen_trasparente

Barakaldoko Udalak premiazko eta lehentasun interesgarriagoak ahalbidetzeko proiektu horren aurrekontua erabili nahi du. Portugaletek eta Santurtzik duela hilabete batzuk uko egin zioten aipaturiko lizentziari.

Barakaldok ez du udaleko Lurreko Telebista Digitalaren kate bat izango. Izan ere, Barakaldoko Udalak kanal hori kudeatzeko lizentziari uko egin dio behin betiko.
 
Duela hilabete batzuk, Portugaleteko eta Santurtziko Udalek proiektu horrekin jarraitzeko asmoa baztertu zuten, baina Barakaldoko Udalak egitasmoari uko egin arte, lizentzia oraindik indarrean zegoen.
 
Eusko Jaurlaritzak Barakaldoko barrutiari lurreko telebista digitalaren kanala kudeatzeko lizentzia esleitu zion. Hala ere, Tontxu Fernandez Barakaldoko alkatearen esanetan, ez dute kanal hori zuzenean, zeharka edo banatuta kudeatuko.

Barakaldoko alkatearen ustez, harturiko erabakia onena da interes publikoarentzat eta, “gutxienez sei milioi euro aurreztuko dira”. Barakaldoko premiazko eta lehentasun interesgarriagoak ahalbidetzeko proiektu horren aurrekontua erabili nahi du.

Behin proiektua finantzatzeko plana ezagututa, Barakaldoko Udalak lurreko telebista digitalaren kate bat  kudeatzeko lizentziaren aurka egon zen.
 
Alderdi popularrak egitasmoaren aurkako mozio-zentsura aurkeztu zuen urtarrilaren 8an eta, Udalako Komunikazio batzordean aztertu zuten urtarrilaren 24an. Horren ostean, lizentzia horri uko egitea erabaki zuten.

Lizentzia berriak eskuratu nahi duten tokiko telebistek, gainera, euskararen aldeko apustua egin beharko dute. Ildo horretan, esan, udalek kudeatutako telebista-kanalek programazioaren %50 gutxienez euskaraz eman beharko dute. Pertsona edo entitate pribatuek kudeatutako telebista-kanalek, berriz, programazioaren %20 gutxienez eskaini beharko dute hizkuntza horretan. Era berean, euskal musika eta ikus-entzunezko produktuak bultzatu beharko dituzte. Produktu horientzako emisioaren %15 izango da gutxienez.


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa - RSS- Erabilerraztasuna- Lege-informazioa

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2