euskadi.net

Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Hemen zaude: Hasiera > BERRIAK > 2007 >

BERRIAK

Tokiko LTDaren emisioa 2008an hasiko da Euskadin

imagen_trasparente

Abenduaren 28an lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuen adjudikazioa egiteko lehiaketaren deialdia eta araudia argitaratu dira Euskal Herrio Aldizkari Ofizialean. Telebista horien emisio 2008. urtean hastea espero da.

Miren Azkarate Kultura Sailburuak eta Edurne Basoa Hedabideetako eta Kabineteko zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren lizentziak eskuratzeko oinarriak aurkeztu dituzte.  2006ko abenduaren 28tik 2007ko martxoaren 23a bitartean aurkeztu ahal izango dituzte interesatuta daudenek beraien eskaintzak. Kontratazio Mahaiak sei hilabeteko epea izango du proposamenak aztertzeko eta erabakia hartzeko.

Miren Azkaratek esan du telebistak-kanalek “gertutasunezko telebista-kanalak” izan beharko dutela. Gainera, berariazko programazioa eskaini beharko dute eta euskarazko saioak egin beharko dituzte. Izan ere, erdera hutsez egindako emisioak ez dira onartuko.

Estatuko Plangintza Teknikoak 15 barruti eman dizkio Euskadiri. Arabak 2 barruti ditu, Bizkaiak 6 barruti ditu eta Gipuzkoak 7 barruti ditu. Barruti horiek eskualdeen parekoak direla esan daiteke. Barruti bakoitzeko multiple bana prestatu da eta horietako bakoitzean, gaur egungo teknologiak ahalbidetzen duena kontuan izanik, lau telebista kate sartzen dira.

Azkaratek adierazi du Legeak ezartzen duen moduan, lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua eskaintzerako gairaian udalek lehentasuna dutela. Jaurlaritzak ondorengo barrutiei kanal bana gorde die: Vitoria-Gasteiz, Arrasate-Mondragon, Donostia-San Sebastian, Zarautz, Irun, Barakaldo eta Getxo.

Kanalek ekoizpen propioa izan behar dute. Izan ere, Dekretuak katean egindako emisioa galarazten du. Lizentzia berriak eskuratu nahi duten tokiko telebistek, gainera, euskararen aldeko apustua egin beharko dute. Ildo horretan, esan, udalek kudeatutako telebista-kanalek programazioaren %50 gutxienez euskaraz eman beharko dute. Pertsona edo entitate pribatuek kudeatutako telebista-kanalek, berriz, programazioaren %20 gutxienez eskaini beharko dute hizkuntza horretan. Era berean, euskal musika eta ikus-entzunezko produktuak bultzatu beharko dituzte. Produktu horientzako emisioaren %15 izango da gutxienez.


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa - RSS- Erabilerraztasuna- Lege-informazioa

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2