euskadi.net

Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Hemen zaude: Hasiera > BERRIAK > 2009 >

BERRIAK

Igoera handia izan du LTDean publizitateak Frantzian; analogikoetan, berriz, behera egin du

imagen_trasparente

Lurreko Telebista Digitaleko (LTD) kate nagusietan publizitatearekin eskuratutako diru sarrerak % 63 igo ziren apirilean, 2008ko hilabete berarekin alderatuz; telebista kate analogikoek, aldiz, diru sarrera gutxiago izan dituzte atal horretan.
   
Frantziako LTDeko kateak ikuskatzen dituen Yacast agentziak jakinarazi duenez, herrialdeko hamar kate digital garrantzitsuenek 374,7 milioi euroko diru sarrerak izan zituzten urteko lehen lau hilabeteetan, joan den urtean epe berean lortutakoak baino % 69 gehiago.
   
Lurreko Telebista Digitalean publizitatea hazten ari den bitartean, kate analogikoak iragarleen gabeziaren eragina igartzen hasi dira beren kontuetan.
   
TF1, ikus-entzule gehien dituen kateak esan du 10 eta 15 milioi euro artean galdu dituela, batez ere publizitateko diru-sarrerak % 27 jaitsi direlako. Publizitatearen merkatuak izan duen izozketaz gain, telebista kate horrek ikus-entzule asko galdu ditu, azken 18 hilabeteetan jaitsi egin da bere ikus-entzule kopurua.
   
Baina M6, kate pribatuen artean bere lehiakide nagusia ere publizitate merkatuaren beherakada nabaritzen hasi da, katea diru sarrera gutxiago izaten ari da, % 11 gutxiago. 
   
Horren arazo ekonomikoen eragileetako batzuk azaltzeko, kate analogiko pribatuek euren publizitate-fakturazioaren gaineko zerga aipatu dute, publikoak finantzatzeko urte hasieran onartutako zerga hain zuzen.
   
Tasa horrekin, Gobernuak telebista kate estatalen publizitate diru sarreren falta konpentsatu nahi du. Gutxika-gutxika kateotatik publizitatea kentzen joango dira, eta 2011ko amaieran erabat desagertuko dira iragarkiak.
   
Iragarkietarako erabili daitekeen gehienezko denbora tartea luzatu izanagatik ere kexatu dira kate pribatuak, izan ere, orduko sei minututik bederatzi minutura pasatu dira. Hori dela eta, iragarleek negoziaketarako ahalmen handiagoa dute.
 


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa - RSS- Erabilerraztasuna- Lege-informazioa

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2