euskadi.net

Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Hemen zaude: Hasiera > BERRIAK > 2010 >

BERRIAK

Teknologia sektoreak berrikuntzan % 5 gehiago inbertitu zuen 2009an

Informazio eta komunikazio teknologien sektore espainiarrak % 5 gehiago inbertitu zuen 2009. urtean, Espainiako Elektronika, Informazio Teknologia eta Telekomunikazio Enpresen Elkartearen aburuz.

Txostenaren arabera sektoreak berrikuntzaren alde egin du, baita krisi garaian ere, elkarrizketatutako enpresen % 85ak inbertsioa mantendu edo handitu duelako eta soilik % 15ak jaitsi.

Horrez gainera, azken urteotan Interneteko zerbitzuetan, online publizitatean, jokoetan eta banda zabala finko eta mugikorrean inbertitu dute gehien enpresek.

Etorkizunerako, "cloud computing" (Interneten bidez eskainitako zerbitzu informatikoak) negozioa da erakargarriena inbertsioetarako. Horrek 1.870 milioi euro inguru mugi ditzake 2012 urterako, hainbat adituren ustez.

Txostena zuzendariekin egindako elkarrizketetan oinarritzen da, bai Estatuko zein nazioarteko erakunde nagusiekin baita enpresa txiki eta ertainekin izandako solasaldietan.


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa - RSS- Erabilerraztasuna- Lege-informazioa

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2