euskadi.net

Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Hemen zaude: Hasiera > BERRIAK > 2010 >

BERRIAK

LTDaren kanalek frekuentzia aldatuko dute 5 urte baino lehenago.

LTDaren kanalek frekuentzia aldatuko dute 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago; hori dela eta, erabiltzaileek euren telebistak berriz sintonizatu eta hartze sistemak egokitu beharko dituzte, baina ez dute deskodetzaile ezta antena berririk jarri behar.

Frekuentzien aldaketaren helburua banda zabalera mugikorraren bitartez Internetera sartzeko frekuentzien zati bat libre uztea da. Hala adierazi du Antonio Fernandez Paniagua Espektro Erradioelektrikoaren Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariorde orokorrak.

Fernandez Paniaguaren hitzetan, frekuentzien aldaketa ez da egun batetik bestera egingo, eta denbora tarte batean LTDaren kanal bakoitzaren bi frekuentziak aldi berean arituko dira egokitzeko denbora izateko.

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak aldaketa prozesuaren egutegi bat prestatuko du laster. 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago prest egon behar du, baina Ministerioak data hori aurreratu eta hiritarren artean informazio kanpaina bat martxan jarri nahi du.

Aldaketa honen helburua abiadura handiko Internet sarbidea landa esparru isolatuetara heltzea dela gaineratu du Industria Ministerioaren arduradunak.


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa - RSS- Erabilerraztasuna- Lege-informazioa

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2