LTDari behin betiko ezarpenari hasiera eman dion itzalaldi analogikoa bereizmen handiak markatutako dimentsio berri baten sarrerako atea da.
Lurreko Telebista Digitalerako trantsizioaren alderdi azpimarragarrienak laburbiltzen dituen Final 2010 deritzon txostenaren arabera, LTDa erabiltzen zuten etxeen kopurua % 80koa zen 2010eko hasieran; trantsizioa apirilaren hasieran bukatu zen, lau urte baino gehiagoko prozesuaren ostean.
2005etik joan den apirilera arte, 33,5 milioi LTD deskodetzaile saldu ziren Estatuan, eta iazko Gabonetan bigarren produktu salduena izan zen deskodetzailea, bideojokoen atzetik.
LTDa martxan jartzeko prozesuan 10.000 enpresak baino gehiagok parte hartu dute, 40.000 lanpostu sortu dira, eta 12.000 milioi euro baino gehiago erabili dira; beraz, kasu askotan, LTDak kontsumorako elektronikaren alorreko salmentak sustatu ditu eta krisialdiaren eragina gutxitu du.
Azkenik, azpimarragarria da Ministro Bilerak onartutako Errege Dekretuaren ondorioz 21 hazbete baino gehiagoko telebistak bereizmen handiko Lurreko Telebista Digitala jasotzeko prestatuta egon behar direla. Fabrikatzaileek era argian eta zehazki eman beharko diete erabiltzaileei saldutako telebista bakoitzaren gaineko informazioaren berri. Batez ere, LTDaren seinalea hartzeari dagozkion zehaztapenen, bereizmen handiaren eta gainerako funtzionalitateen inguruko informazioa eman beharko diete fabrikatzaileek erosleei.