euskadi.net

Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Hemen zaude: Hasiera > BERRIAK > 2010 >

BERRIAK

Egun LTDa ikusi ezin duten hiritarrei seinalea emango die Eusko Jaurlaritzak

Itelazpi, LTDa hedatzeaz arduratzen den elkarte publikoa, lanean dabil oraindik seinalea jasotzen ez duten 1.738 hiritarrei zerbitzua eskaintzeko. Horretarako, errepikagailu berriak ipiniko dituzte edo seinalea satelite bidez bidaliko dute.

Euskal hiritarren % 99,92k (2.170.437 lagun) LTD zerbitzuaz gozatzen dute, baina gainerako % 0,08ak (1.738 lagun) ez dute seinalea jasotzen “itzal eremu” delakoetan bizi direlako.

Izen hori hartzen dute orografia dela eta seinale digitala jasotzen ez duten eremuek, mendialdean kokatzen diren baserriak hain zuzen.

Arazoa konpontzeko, lau baserri barne hartzen dituzten eremuetan errepikagailuak jarriko dituzte, eta gainontzeko kasuetan, seinalea satelite bitartez iritsiko da.

Aipatzekoa da, seinale analogikotik seinale digitalera aldaketa era egokian egin dela eta horrez gainera, arrakastatsua izan dela esan daiteke, hainbat autonomia-erkidegok Euskadi eredutzat hartu dutelako.
 


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa - RSS- Erabilerraztasuna- Lege-informazioa

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2