Oñatiko Turismo Bulegoak zerbitzu berri bat jarri du martxan: gida turistiko mugikorrak. Gai turistikoen inguruko telebista saioen parrilla ikusteko aukera ematen du, baita WAP atari batera sartzeko ere, hainbat zerbitzu turistikorekin. Bisitariek doan erabil dezakete eta martxoaren 31tik ekainaren 30era arte egongo da eskuragarri.
Zerbitzu berri hori, aitzindaria Estatuan, hainbat euskal enpresek (Batura, Euskaltel, Goiena Komunikazio Zerbitzuak e Itelazpi) garatu dute, Vicomtech-IK4 ikerketa zentroarekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Turismo eta Merkataritza Sailaren laguntzaz.
Erabiltzea oso erraza da, alde batetik, Goiena Telebistak Oñatik dituen baliabide turistikoen gaineko hainbat telebista-eduki ekoiztu ditu, kalitate handikoak; hala nola Unibertsitatea, Arantzazu, San Migel, baita naturaren, artearen, historiaren eta tradizioen gaineko bideo tematikoak ere. Eduki horiek emititzen dira telebista parrilla batean, telebista mugikorraren aukera berriak erabilita, Itelazpiren azpiegiturari eta Diratelen laguntzari esker. Bestalde, eta Euskaltelen telefonia aurreratuko sareak erabilita, Batura enpresak telefono mugikorrentzako zerbitzuen atari bat sortu du, hainbat atal dituena: agenda, Arrikrutzen gaineko informazioa eta bisitak egiteko erreserbak, BTT ibilaldiak, jatetxeen gaineko informazioa, monasterioetatik ibilbidea eta informazio meteorologikoa.
Oñatiko Turismo Bulegoak hainbat dispositibo jarri ditu badaezpada bisitarien esku, nahiz eta zerbitzua bisitariaren sakelakoan instalatzeko prestatuta egon. Terminal mugikorretatik Oñati udalerriaren baliabide turistikoetara sar gaitezke, 10 minutu inguruko bideoak ikusteko aukera izango dugu, euskaraz zein gaztelaniaz.
Ikus-entzunezko edukien kasuan, oinati.batura.mobi WAP atarira sar daiteke zerbitzu berri honekin, hau da, mugikorretatik Oñatiko atari turistikoaren atarira sartzeko aukera luzatzen du.