euskadi.net

Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Hemen zaude: Hasiera > BERRIAK > 2010 >

BERRIAK

Euskadik agur esan dio telebista analogikoari

Martxoaren 25ean iritsi zen behin betiko itzalaldi analogikoa Euskadira Bizkaiko Lurralde Historikoko Ganeta, Arnotegi eta Serantes guneek (Artxandako proiektu teknikoan barne daudenak) telebistako seinale analogikoa emititzeari utzi ziotenean, digitalean soilik emititzeko.

Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoan LTDrako moldaketa urriaren 30ean hasi zen, eta hasiera batean Araban izan zuen eragina bakarrik. Beste 88 udalerrik bigarren fasean (urtarrilean) jasan zuten telebista analogikoaren mozketa.

Martxoaren 10ean itzalaldi analogikoaren hirugarren eta azken fasea hasi zen. Aurreko faseetan bezala, poliki-poliki emititzeari utzi zioten, estaldura-mailarik txikiena duten igorgailuetatik hasita.

Bizkaian Gipuzkoan baino bi egun geroago eten zuten emisio analogikoa, nahiz eta Euskadin muga apirilaren 3a izan. Aurrerapen horrek badu bere zergatia: trantsizio prozesuan arazoren bat egon izan balitz, Aste Santuko oporrak baino lehen konpondu ahal izatea.

Horrela, martxoaren 25ean hiru Lurralde Historikoak digitalizatuta zeuden. Hori dela eta, egun horretatik aurrera telebista ikusi ahal izateko komunitateko antenak moldatuta egon behar dira eta telebista bakoitzak deskodegailu bat izan behar du, edo kable bidezko telebista zerbitzua.


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa - RSS- Erabilerraztasuna- Lege-informazioa

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2