Apirilaren 3an izango den behin betiko itzalaldi analogiko iristen denerako LTDeko multiplexen banaketaren xehetasunak finkatuko dituen dekretua lantzen ari da Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa. Dekretua sortzen denean, operadore pribatu bakoitzak multiplex bat izateko eskubidea izango du, eta RTVEk 2.
Senatuan emandako hitzaldi batean Miguel Sebastian Industria Ministerioak esan du kate digitalen banaketa finkatzeko testu bat lantzen ari direla. Testuak telekomunikazio operadoreen arteko "dibidendu digitala" deritzonaren banaketa ere jasoko du.
Mintzaldian Sebastian pozik azaldu da Estatuan LTDra izaten ari den egokitzapenarekin; etxebizitzen % 90a seinale berrira konektatuta dago, eta estaldura % 98koa da. Horrela, Espainia Europaren aurretik doa LTDrako trantsizio prozesuan.
Sebastianek, halaber, Irrati-telekomunikazioen Estatuko Agentzia sortu dutela jakinarazi du, espektro irrati-elektrikoa zuzen erabiltzen dela baieztatzeko eta baimenik gabeko emisioei aurre egiteko.
Oraindik ez dute erabaki erakunde honen egoitza non kokatuko den, baina ministroak espero du guztia prest egotea espazio irrati-elektrikoa behin betiko finkatuta dagoenerako. Sevillak, Valentziak eta Galiziak egoitza hori hartzeko interesa dute.