euskadi.net

Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Hemen zaude: Hasiera > BERRIAK > 2009 >

BERRIAK

Itzalaldi analogikoa urtarrilaren 10ean hasiko da Gipuzkoan

21 udalerri gipuzkoarrek urtarrilaren 10etik aurrera abiatuko dute itzalaldi analogikoa. Prozesua pixkanaka hedatuko da lurraldean, etxe guztietako antenak prest daudela eta egin beharreko egokitzapenak ongi eta garaiz egingo direla bermatzeko. Jose Antonio Quintela Industria Ministerioko LTDrako Trantsizio Nazionaleko Bulegoko zuzendariak eman du itzalaldiaren berri.

Quintelak Oiz Mendiko Trantsizio Proiektuaren barnean dagoen prozesu honen zehetasunak azaldu ditu. Berarekin izan dira Francisco Jordan de Urries Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordea; Txema Garcia Oroiz Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio saileko Informatika eta Telekomunikazio zuzendaria; Paz Simon Foru Administrazioko Modernizazio zuzendaria; eta Igor Iturain Aiako alkate eta Eudeleko kidea.

Quintelak azaldu duenez, Gipuzkoako etxeen % 85ak baino gehiagok du LTD jasotzeko beharrezko antena, eta lurraldeko biztanleriaren % 98,8ak emisio sistema berria ezagutzen du.

Halaber, itzalaldi analogikoa izango duten lehen herri gipuzkoarren zerrenda ondoko hau dela ere adierazi du: Antzuola, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Ezkio-Itxaso, Gabiria, Errezil, Urretxu, Zumarraga, Aretxabaleta, Eibar, Elgoibar, Elgeta, Eskoriatza, Legazpi, Arrasate, Oñati, Soraluze, Leintz-Gatzaga, Bergara eta Mendaro.

Zerrenda honetako 15 herritan informazio kanpaina ibiltari bat ibiliko da, herritarrei prozesuaren ezaugarriak azaltzeko eta telebistak seinale digitalera aldatzeko egin beharreko aldaketa ezberdinen inguruko informazioa emateko. Abenduaren 14a eta urtarrilaren 9a bitartean egongo da kanpaina martxan.

Itzalaldi honek 88 herri bizkaitarrei ere eragingo die, baita Arabako Amurrio, Aramaio, Artziniega, Aiala, Okendo eta Laudio herriei. 6 herriok dira, hain zuzen, Araban LTDrako trantsizioa bukatzeko falta diren azkenak. 


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa - RSS- Erabilerraztasuna- Lege-informazioa

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2