Lan-arriskuen prebentzioarekin konpromiso handia duen enpresa bat da Itelazpi, eta urteko aurrekontuaren zati handi bat erabiltzen du lan horretarako
Lan ekintza guztiek dute arriskuren bat, handiagoa ala txikiagoa. Itelazpiren kasuan, langileek (ez enpresakoak bakarrik, kontratatutakoak ere) hainbat zentro ezberdinetan egiten dute lan. Azpiegitura tekniko mota ezberdinak dituzte Itelazpiren zentroek, sakabanatuta daude eta batzuk mendian kokatuta daude. Zentro horietako batzuetan, sarritan, eguneroko lanak egitean eguraldi txarrak segurtasun baldintzak mehatxatu ditzake.
Hortaz, Itelazpiren jardueran sektorearen berariazko arriskuak (arrisku elektrikoak, etab.) daude, baita telekomunikazio zentroak osatzen dituzten instalazioen berezitasunen ondorioz sortutakoak ere (leku altuetan lan egitea, 4x4 ibilgailuen erabilera, etab.).
Guzti hori dela eta, Itelazpik hasiera hasieratik izan du kontuan laneko segurtasuna eta osasuna.
Prebentzio alorrean egindako lan guztiak OHSAS 18001:2007 ziurtagiria lortzen saiatzera eraman zuen Itelazpi 2007tik aurrera. Ordura arte prebentzio alorrean kanpoko prebentzio zerbitzuarekin elkarlanean egindako lan guztia ordenatu eta kanpoko erakunde batek lan hori ebaluatu behar zuen, hobetu beharrekorik izanez gero, horiek zehazteko.
Prebentziorako araudia betetzea derrigorra den bitartean, OHSAS ziurtagiria borondatezkoa da, baina
Azken urteotan laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketan lortutako heldutasun mailak 2008an OHSAS 18001:2007 ziurtagiria eskuratzera eraman zuen Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren menpean dauden erakunde publiko guztietatik agiri hau lortu duen bakanetakoa da Itelazpi.
Halaber, berriki, bere kudeaketa sistemaren bitartez, Itelazpik lan segurtasun eta osasunarekin duen konpromisoa berretsi du, OHSAS ziurtagiria berrituz.
Ziurtagiri honek Itelazpik jardunbide egokiak dituela egiaztatzen du, baita laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistema heldua eta eraginkorra duela ere. Era berean, Itelazpik etengabeko hobekuntzarekiko duen konpromisoa berresten du. Halaber, Itelazpiko lan taldeak bere bezeroen premiei eraginkor erantzuteko egindako ahalegina eta jarduna aintzat hartu eta enpresa bikaintasuna lortzeko bideari eusteko hartu duen erabaki irmoa berresten du.