Itelazpik jardunaldi batzuk antolatu ditu, telemetria eta telekontrol sistemetarako egokiak diren bere Tetra zerbitzuaren bidezko datu-irtenbideak aurkezteko, hidrologia alorrei, uren kudeaketa sailei eta antzekoei zuzenduta.
Jardunaldi hauek irailaren 29an eta urriaren 1ean izango dira, Zamudioko Teknologia Parkeko (Bizkaia) 101. Eraikinean, eta Foru Aldundietako Ingurumen Saileko arduradunei (Obra Hidrauliko, Hidrologia, edo antzeko alorrak), eta hiru Lurralde Historikoetako Ur Kontsortzioetako eta Ur Mankomunitateetako arduradunei zuzenduta dago.
Jardunaldi hauen helburu nagusia TETRA proiektuaren irismena aurkeztu, eta telemetria eta telekontrol esparruetan erabilgarri dauden komunikazio soluzioak ezagutzera ematea da; bestalde, Itelazpik prestatu duen Tetra bidezko datu-komunikazioen irtenbidea erakusteko maketa aurkeztuko da.
TETRA estandarraren aplikazioa soluzio aurreratu, seguru eta fidagarriei begira prestatua dago, hidrologia, ingurumen eta antzeko zerbitzuek eskatuak baita ere; hain zuzen, telemetria eta telekontrol sistemetan erabiltzeko hainbat irtenbide dakartza berarekin, datu-komunikazio sendo eta aplikazio sorta handiarekin: urrutiko gailuen kontrola eta ikuskapena, kanpoko gailuekin interakzioak, neurrien monitorizazioa, gertakarien komunikazioa, eta abar ahalbidetuz.