euskadi.net

Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Hemen zaude: Hasiera > BERRIAK > 2009 >

BERRIAK

Youtubek telebistan sartu nahi du Youtube XLrekin

Google konpainiak berriz ere Youtube webgunearen kalitatea handitu du, batez ere telebistan ikusteko sortutako bereizmen handiagoko bertsio batekin: XL. Gainera, konpainiak aplikazio berri bat ere sortu du, telefono mugikorra urrutiko aginte bezala erabiltzea ahalbidetuko duena.

Ez da lehen aldia Googlek Youtuberen tamaina handiko leiho bat sortzen duena, izan ere, bideoak Playstation 3 eta Wii kontsolen nabigatzaileen bidez ikusteko bertsio bat sortu zuen lehenago.

Halere, erreprodukzioa eta nabigazioa errazagoak eta erosoagoak ziren arren, kalitatea ez zen hobetzen kontsolei zuzendutako bertsio honetan. Orain, XLrekin, bideoen ataria tamaina handiko pantaila batekin erabiltzen dutenek (dela etxeko egongelakoa, dela ordenagailukoa), bideoak era ezin hobean ikusiko dituzte.

Gainera, bilatzailearen konpainiak telefono mugikorra urrutiko aginte bezala erabiltzeko aukera interesgarri bat sortu du. Android Gmote aplikazioari esker, Android telefonoaren bidez PCa edo MACa kontrolatu daiteke urrutiko aginte bezala, sagua erabili ordez.

Bertsio berri honi esker, gai zehatz baten inguruko bilaketa egin eta horren inguruko bideoak etengabe ikus daitezke. Beraz, play edo erreproduzitzeko botoia behin sakatuta gai jakin baten inguruko bideoak etengabe ikus daitezke, behin eta berriz botoiari sakatu beharrik gabe.

Irudien kalitatearen hobekuntzan duten interesa adierazi dute Googletik: "Beti pentsatu izan dugu, ikus-entzunezko formatuetarako hobe dela ahalik eta irudi handienak ikusteko aukera izatea. Horregatik, hemendik aurrera Youtubez zure etxeko egongelatik bertatik goza dezazun nahi dugu".


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa - RSS- Erabilerraztasuna- Lege-informazioa

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2