euskadi.net

Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Hemen zaude: Hasiera > BERRIAK > 2007 >

BERRIAK

81 eskaintza daude EAEko tokiko LTDa lizitatzeko azken fasean

imagen_trasparente

33 enpresek aurkeztu dituzten 81 eskaintza sartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua lizitatzeko azken fasean. Aurkeztutako 89 proposamenen artean 81 onartu dira. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak adierazi duenez, 81 eskaintzek zehaztutako betebeharrak betetzen dituzte.

EAEko tokiko LTDa lizitatzeko lehiaketa publikoa 2006ko abenduan hasi zen. Ordutik, eta 2007ko apirilaren 16a bitartean, eskaintzak aurkezteko aukera izan dute enpresek. Data horretan eskaintzen administrazio-agiriak aztertzeko epea ere amaitu zen. Azterketa amaituta, enpresek hiru egunetako epea izan dute akatsak edo hutsak konpontzeko. Orain, aurkeztutako eskaintzak aztertu behako ditu kontratazio-mahaiak. Miren Azkarate Kultura Sailburuak ekainaren amaieran jakinaraziko dio Eusko Jaurlaritzako Kontseiluari esleipenaren proposamena. Hartutako erabakia enpresa irabazleei jakinaraziko zaie ondoren.

Jasotako eskaintzen artean Udalek aurkeztutakoak nabarmentzen dira. Izan ere, lurreko telebista digitalaren zerbitzua eskaintzerako orduan, Udalek lehentasuna dute. Mota horretako bi eskaintza aurkeztu dira. Horietako bat Donostiako Udalak aurkeztu du eta bestea, Barakaldo, Santurtzi eta Portugalete udalerri bizkaitarrek elkarlanean aurkeztu dutena da. Bi erretserba horiek kontuan izanik, enpresa pribatuen artean 58 kanal daude lehiaketan.

Estatuko Plangintza Teknikoak 15 barruti eman dizkio Euskadiri. Arabak 2 barruti ditu, Bizkaiak 6 barruti ditu eta Gipuzkoak 7 barruti ditu. Barruti horiek eskualdeen parekoak direla esan daiteke. Barruti bakoitzeko multiple bana prestatu da eta horietako bakoitzean, gaur egungo teknologiak ahalbidetzen duena kontuan izanik, lau telebista kate sartzen dira. Guztira 60 kanal egongo dira.

Kultura Sailak hiritarren artean iritzi “autonomo eta heldua” eta gizarte-zerbitzua bultzatuko duten telebista-kanalak lagunduko ditu. Lizentzia berriak eskuratu nahi duten tokiko telebistek, gainera, euskararen aldeko apustua egin beharko dute. Operatzaile guztiek euskaraz egindako edukiak eskaini beharko dituzte eta programazioan hizkuntza horren erabilera bultzatu beharko dute.

Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emisioak 2008an hastea espero da, esleipenaren ondoren bete behar diren tramiteak amaituta.


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa - RSS- Erabilerraztasuna- Lege-informazioa

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2