Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Gure gizartean dugun informazio eta komunikabide teknologien (IKT) sarreraren erritmo geldiezinak, bizi-kalitate hobea eta hazkunde ekonomiko handiagoa bermatuz, gizartearen eraldaketa baikorra dakar. Hala ere, zerbitzu berrietara iristea herritar askori ukatzen zaien heinean, gizarte banaketa iturri berria izan daiteke ere.
Egun arte, herritar guztiek IKT-etara iristeko dagoen berme bakarra banda zabala edukitzea dugu. Hala ere, komunikabide sektorearen askatzeak enpresa pribatuen eskuetan uzten du barnegituren, eta hauen artean banda zabala, ezartzea, eta ondorioz, kokapen ezegokiagatik, populazio kopuru txikiagatik edota beste zenbait egoerengatik errentagarritasun eskasa duten lurraldeko zenbait toki, enpresa hauen planetatik kanpo geratzea ekartzen du, halakoetan, botere publikoen esku hartzea ezinbestekoa delarik.
Hortaz, Eusko Jaurlaritzak, unibertsaltasun printzipioa bermatu eta baserri inguruetako garapenaren alde eginez, enpresa publikoek alde batera utzitako udalerrietan banda zabalaren zerbitzua ezartzeko beharrezko diren barnegiturak erraztea jarri du helburutzat.
Helburu hau bete asmoz eta Informazioaren Gizarterako Euskadi Planaren barnean, helburu hori betetzea erabaki du, lan hau Foru eta Udalerrietako instituzioekin batera, ITELAZPI EA, elkarte publikoari eman dio lan honen burutzapena
Webs erlazionatuak: