Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Foru Aldundi eta Udaletako administrazioek behar dituzten zerbitzuak eskatu ahal izango dizkiote ITELAZPI-ri, eta horietako bakoitza autonomoa izango da horien kudeaketan, eta ez du arduratu beharrik izango sare eta ekipoen eragiketez eta mantentze-lanez. Modelo honek, prestazioen maila handi bat ez ezik, zerbitzuaren gaurkotasun teknologikoaren bermea eskainiko die erabiltzaileei, eta hori nekez erdietsiko zen soluzio partikularren bidez.
ITELAZPIren ardura da TETRA sarearen garapenerako beharrezkoak diren azpiegiturak ezartzea eta mantentzea herrialdean. Baina horrez gain, zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzen du, produktu hori erakunde bakoitzaren premietara egokitzeko:
Sarea jarrita dago. Orain, teknologia digitalerako jauzia egitea, zure esku dago.

TETRA sare berriaren xedea Euskal Administrazio Publiko multzoari zerbitzua ematean datza.
TETRA estandarraren aplikazioa, soluzio aurreratu, seguru eta fidagarriei begira prestatuta dago, eta horrelakoak, zerbitzu publiko profesionalek eskatuak dira gehienbat: udaltzainak, suhiltzaileak, garraio publikoak, herri-lanetako lan-taldeak eta abar.
Horiek guztiek azken belaunaldiko komunikazio-sare bati zango dute eskura, beren eginkizunak garatzeko orduan eraginkortasuna hobetuko duena.
Udaltzainak
Komunikazio zerbitzuak eta irtenbideak segurtasun eta eraginkortasun handiena bermatuz. Irrati-estaldura hobea eta komunikazioen segurtasunaz gain, ITELAZPIk zera eskaintzen du:
Anbulantziak
Anbulantzia jarduerek denbora errealeko komunikazio mugikor sendoak eta fidagarriak behar dituzte aurretik programatutako zereginak egiteko edota gaixoen beharrei erantzun azkarrak eskaintzeko.
Itelazpik komunikazio zerbitzu profesionala eskaintzen du:
Garraio publikoa
Denbora errealean komunikazio mugikor sendoak eskatzen dituzten jardueretarako, programatutako lanetarako, eragiketa eta mantentze lanetarako eta bezeroen beharrei erantzun azkar bat emateko.
Telemetria eta telekontrol zerbitzuak
Errepideen mantentze-lanak, herri lanen brigada...
Balio erantsiko irtenbideak
ITELAZPIk komunikazio osoak bermatzen dituzten irtenbide ugari eskaintzen ditu segurtasun publikoko profesionalen eta koordinazio eta kontrolguneen arteko komunikazioa ahalbidetzeko. Gainera, ITELAZPIk irtenbide horiek bezero bakoitzaren beharretara egokitzen ditu: