Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Natur ingurunea edo ingurumena ezinbesteko babesleku da pertsonak, erakundeak eta proiektuak garatzeko. Beraz, hori iraunkortasunaren bidetik erabiltzea ezinbestekoa izango da bere biziraupenerako, biziraupen hori gaur egungo errealitatetik harantzago ulertuta, etorkizunera begira, etorkizuneko belaunaldiekiko konpromiso garbiaren bidetik.

Gure jardueraren ingurumen-eraginaz ohartuta, natur ingurunea babestea da ITELAZPIren balio korporatibo nagusietako bat. Aldi berean, enpresa-konpromiso ere bada, eta konpromiso hori Zuzendaritza Nagusiari nahiz langile guztiei dagokie. Interes taldeetan ere izango du islarik, eta horietan ere eragingo dugu, gure konpromisoa helaraziz.

ITELAZPIren ingurumen-politika ingurumen-kaltea prebenitzera bideratutakoa da, modu aktiboan gainera, baita kaltetutakoa leheneratzera, eragina minimizatzera eta saihestezina den eragina gizarteari konpentsatzera bideratutakoa ere.

Natur ingurunearen babesaren inguruko konpromisoak unibertsala izan behar duenez, gure erakundeak babes horren isla soziala bilatu behar du, izaera publikoa duela eta eragile izan daitekeela kontuan izanik, betiere lortu nahi ditugun helburuak erdiesteko erabakitzaile izan daitekeen eragin biderkatzailea izateko helburuarekin. Horretarako, ITELAZPI bere ingurumen-politika gauzatzera bideratutako konpromisoak hartzen ari da.
Hemen adierazitako politikaren irmotasuna eta bikaintasuna lortzeko eta etengabe hobetzeko egindako ahalegina kontuan izanik —horiek baitira ITELAZPIren ezaugarri—, ingurumenarekin hartu dugun konpromisoa legezko betebeharrak betetzetik harantzago doa. Izan ere, ingurumena hobetzeko eta kutsadura prebenitzeko konpromiso sozialak hartu ditugu eta kudeaketarako tresna propioak garatu ditugu, gure ezaugarri berezietara egokituta eta egoki diren ikuskatzeak eginez sistemari.
Ekoscan Plus ziurtapena izateak horri eustera eta ingurumena kudeatzeko beste sistema batzuetarako bidean aurrera egitera garamatza, betiere bikaintasunaren bila, etengabe hobetzearen bidez.
Zamudion, 2009ko apirilaren 30ean.