Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Pertsonak dira erakundearen oinarrizko eta funtsezko elementu. Prebentziorako mekanismoak direla medio pertsonen osasuna eta ongizatea bermatzea enpresaren betebehar saihestezina da eta horretara bideratu behar du ahalegin handiena, laneko arriskuen inguruan politika eraginkorrak garatzearen bidez.

Dena dela, ITELAZPIk arlo honi ematen dion balio estrategiko eta lehentasunezkoa ez da mugatzen erakundeko langileetara, gure enpresa-esparruan diharduten pertsona guztietara zabaltzen baita, alegia, azpikontratatu, hornitzaile, ostatatu eta abarretara. Zabaltze-lan handia egin dugu horiekin, gure enpresaren konpromisoarekin bat egin dezaten bilatzeko.

ITELAZPIk irmo eusten dio bere kudeaketa-sisteman lan arriskuen prebentzioa modu eraginkorrean integratzeko kompromisoari. Zentzu honetan, Prebentziorako politika ezartzea Zuzendaritzaren ardura den arren, horren konpromisoa harantzago doa, hain zuzen ere, erakundeko pertsona guztietara eta bertako prozesu guztietara. Hori gauzatzeko egingo dugu lan, baita horrek berekin dakartzan balioak zabaltzeko ere, nork bere zuzeneko eragin-eremuaren baitan.

Gure erakundeko pertsona guztiek dute beraiengan eragina izan dezaketen arriskuen inguruko informazio osoa. Horiei aurre egiteko eta beren funtzioak segurtasunez betetzeko prestakuntza zehatza eta beharrezko bitartekoak jasotzen dituzte. Horrezaz gain, gure instalazioetan lan egiten duten erakundeek ere arriskuei eta kasuan kasu hartu beharreko neurriei buruzko beharrezko informazioa dute. Hartara, segurtasun-giroan egin ahal izango dituzte beren zereginak.

Laneko segurtasunarekin eta osasunarekin zerikusia duten gai guztietan erakundeko gainerako pertsonek ere parte hartzea sustatu nahi du Zuzendaritzak. Hori dela eta, guztion parte-hartzeari eman nahi dio bide esparru hori kudeatzen duen prozesuan.

Arlo honetan erakundeak hartutako konpromisoa ez da mugatzen aplikagarri diren legezko betebeharrak betetzera. Aitzitik, harantzago doa, kudeaketako bikaintasunaren bila, kalitateko politiken bidetik eta etengabeko hobekuntzaren inguruko konpromisoan oinarrituta.
Erakundeak OHSAS 18001:2007 ziurtapena lortu ondoren, horri eutsi beharrean gara, eta beraz, aipatutako arauaren eskakizunetara egokituko dugu gure kudeaketa-eredua.