Oraindik ere, ITELAZPIren ibilbidea laburra den arren, gure erakundeak hainbat sari eta errekonozimendu jaso du, batez ere banda zabala landa-zonetara zabaltzeko proiektuaren inguruan.
Telekomunikazioen 2006ko saria, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkarteak ekimen publiko edo pribatu hoberenari emana, banda zabala landa zonetara zabaltzeko "Konekta Zaitez@Banda Zabala" izeneko proiektuagatik.
"Inklusio digitalaren" saria "Konekta Zaitez@Banda Zabala" proiektuagatik, Ipar Amerikako W2i institutuak 2006ko abenduan Philadelphian emana.
Europako Batzordeak hautatua Bruselan 2007ko maiatzaren 14an eta 15ean egin zen "Bridging the Broadband Gap" konferentziarako.