
Bere izaera dela-eta, ITELAZPIren jarduerak inpaktu handia du natura-ingurunean, zerbitzuei eusten dieten azpiegiturak, paisaiari dagokionez, sentikorrak diren kokalekuetan ezartzen baitira.
Sortu zenetik hartu du aintzat ITELAZPIk ingurumenarekiko konpromisoa. Konpromiso hori, erakunde txikientzat bereziki sorturiko Ekoscan ingurumen-kudeaketarako sistema ezarriz gauzatu du. Dena den, hori lehen urratsa izan da ondoren kudeaketa aurreratuagoa egiteko; besteak beste, ISO 14001 eta EMAS sistemetan oinarritutako kudeaketa egiteko, alegia.

Aurreko urteotan, komunikazio-zentroak mimetizatzeko, landare-hondakinak murrizteko eta olioak eta gasolioak egoki tratatzeko ahalegin berezia egin dugu, baita energia-efizientziaren eta zarataren arloan ere. Eta oso emaitza onak lortu ditugu.


