Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

ITELAZPIK laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aztertu du, prebentzio jarduerak garatzeko behar diren baliabideak antolatzeari eta hartarako aurreikusitako modalitateei dagokienez, eta, ITELAZPI-ko barne-egitura kontutan hartuta, Kanpoko Prebentzio Zerbitzuko prebentzio modalitatea aukeratu du.

Azken urteotan, heldutasun maila handia lortu du Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren kudeaketan, eta, horri esker, OHSAS 18001:2007 ziurtagiria lortu berri du:


Ziurtagiri horrek ITELAZPIK jardunbide egokiak dituela egiaztatzen du, batetik, eta, bestetik, Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistema heldua eta eraginkorra duela. Era berean, ITELAZPIK etengabeko hobekuntzarekiko duen konpromisoa berresten du. Halaber, ITELAZPIKO lan taldeak bere bezeroen premiei eraginkor erantzuteko egindako ahalegina eta jarduna aintzat hartu eta enpresa bikaintasuna lortzeko bideari eusteko hartu duen erabaki irmoa berresten du.
Prebentzio arloan gauzatutako ekintzen artean, honako hauek nabarmen litezke: 180 zentroren baino gehiagoren arrisku ebaluazioak egin dira; segurtasun sokak jarri dira komunikazio dorre guztietan; babes sokak jarri dira, hainbat kilometrotan, zentro errepikatzaileetara iristeko pistetan; baita ehunka seinalizazio baliza ere; Segurtasunari eta Osasunari buruzko prestakuntza ikastaroak ematen dira urtero (lur orotako ibilgailuak gidatzea, lehen laguntzak,...); etab.
Zeregin horretarako, berriz,ITELAZPIREN urteko aurrekontuaren zati handi bat Laneko Arriskuen Prebentziora bideratu behar da. Horri dagokionez, honako jardun hauek nabarmendu behar dira: