euskadi.net

Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Hemen zaude: Hasiera > NOR GARA > Gure kompromisoa > Langileekin

Langileekin

ITELAZPIren aktibo nagusia bere profesionalek osatzen dute. Horri dagokionez, profesional horien ongizateaz eta garapenaz arduratuta dago une oro. Ongizate pertsonalaren arloan, Administrazio Nagusiko langileen lan-baldintzen aplikazioak abantaila kualitatibo eta kuantitatibo handiak dakartza; esate baterako, laneko eta etxeko eginkizunak onez bateratzeko neurri ugari ezarri da. Lanbide-garapena, berriz, gure erakundearen etengabeko prestakuntzako politikan oinarritzen da.

Laneko eta etxeko eginkizunak onez bateratzea (ordutegi - malgutasuna, ezohiko ordutegi - malgutasuna ahaideak zaintzeko, aparteko aitatasun-lizentziak, ahaideak zaintzeko baimen bereziak, kontsumorako maileguak, etab.).

Egoitzaren instalazioak eta altzariak ergonomia-kontzepturik modernoenen araberakoak dira.

Langile guztiek mediku-azterketa egiten dute urtero, eta aldian-aldian lanpostu bakoitzaren egoera ebaluatzen da.

2009rako, 680 ordu prestakuntzara bideratzea aurreikusi da, hau da, 40 ordu langile bakoitzeko, eta teknologia-arloko prestakuntza landuko da bereziki. Ildo berean, Intraneteko "Trebaguneari" bultzada handia eman nahi diogu, jakintza kudeatzeko tresna egokia den aldetik. Horri guztiari esker, gure erakundeko kideen garapen pertsonal eta profesionala sendotzen da, baita bezeroen zerbitzu-bermea areagotu ere.


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa - RSS- Erabilerraztasuna- Lege-informazioa

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2