euskadi.net

Iradokiz./galderak | kontaktua | Guneraren mapa | eu | es | en

Hemen zaude: Hasiera > NOR GARA > KGE > Aurkezpena

Lege-informazioa

Lege-oharra

Itelazpirena da www.itelazpi.net web gunearen jabetza intelektuala, baita hor jasotako eduki ezberdinen  titulartasuna ere.

Itelazpik bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, Web gunean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

Bai web gunerako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Itelazpik ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren ekintza guztietan izan ezik.

Itelazpik  ez du bere gain hartzen web gunean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

Web gune honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Itelazpiren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, Itelazpiri legez dagozkion ekintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.

Datuen babesa

www.itelazpi.net  domeinurako bisita era anonimoan egiten da.  Bakarrik zerbitzu batzuetara iristeko eman behar dituzte erabiltzaileek datu pertsonalak, kudeaketa edo izapidetze berezia eskatzen dutenetara heltzeko.

Datu horiek guztiak Itelazpiren datu fitxategietan gordeko dira eta abenduaren 13ko 15/1.999 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoa, eta haiekin zerikusia duten xedapenetan ezarritakoaren arabera tratatuko ditu, eta halaber aplikatzekoak.

Eskatutako datuak eman edo utziko dira aurrez interesdunak oniritzia ematen badu Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.

Itelazpiren fitxategietan jasoak dituzten datu pertsonalen jabeek honako eskubide hauek dituzte:

    * Fitxategi horrekin Itelazpik zein helburu lortu nahi dituen jakiteko.
    * Aipatutako fitxategian beraren datuak sartzen ez uzteko.
    * Datu haietara edozein unetan sartzeko.
    * Emandako datuak partzialki edo osoki aldatzeko edo ezeztatzeko.

Hori guztia Legean aurreikusia dagoen bezala, fitxategiaren ardura duen organoari zuzenduta, hain justu helbide honetara:

                         Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Publikoa
                             Zamudioko Parke Teknologikoa, 101. eraikina
                                Bizkaia

Izaera pertsonaleko datuei buruz Itelazpik konpromisoa hartzen du sekretutasuna gordetzeko eta asmoa azaltzen du haien segurtasuna bermatzeko hartu behar diren neurriak hartzeko eta haien aldatze, galtze edo baimenik gabeko sarbideak galarazteko, teknologiaren eta pilaturiko datuen izaera aintzat harturik haiek izan ditzaketen arriskuak naturari egoztekoak izan edo gizakiari.

Bere datu pertsonalak ematen dituen pertsonak egiazko datuak emateko konpromisoa hartzen du, baita horiek eguneratzekoa ere.

Itelazpik ez ditu web  gunearen erabiltzaileek emandako datu pertsonalak saltzen, ezta alokatu edo hirugarren pertsonen helmenean jartzen ere.
Informazio hau ez da marketin zuzena egiteko erabiliko, aurrez jakinarazi eta hartarako interesdunaren berariazko baimena lortu gabe.

Itelazpik informazio hau erabili ahal izango du argitalpenak, harpidetzak edo beste era bateko gutunak  edo mezu elektronikoak bidaltzeko erakunde, zerbitzu eta jarduera publikoei buruzko informazioa denean.

Baldintza orokorrak

Web gunea erabiltzeko baldintzak eta horien onarpena

Ondoren zehazten diren baldintzek arautzen dute ITELAZPI Web gunearen erabilera, eta horiek Itelazpik berak jartzen ditu herritarren eta enpresen esku.

Web gunearen  bitartez, herri administrazioek eta hirugarrengoek Erabiltzaileen esku jartzen dituzten hainbat zerbitzu eta edukietara sartzeko eta erabiltzeko modua errazten da. Ildo horretatik, ITELAZIk Erabiltzaileen esku jartzen du komunikatzeko bide bat herri administrazioekin elkar eraginean aritzeko aukera ematen diena, eta halaber transakzioak egiteko web gunearen bitartez.

ITELAZPIk ahalmena du, edozein unetan eta aurrez abisatu gabe, web gunearen aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko, eta halaber eskainitako zerbitzuak eta haiek erabiltzeko baldintzak.

Web gunera sartzeak eta erabiltzeak esan nahi du Erabilera Baldintza hauek espresuki eta batere eragozpenik gabe onartzen direla. Hortaz, web gunera sartzeak eta  hori erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak onartzen dituela web gunera sartzen den unean indarrean dauden erabilera baldintza guztiak. Horrela ez bada, erabiltzaileak uko egingo dio bertan sartzeari eta erabiltzeari.


Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak

Web gunea eta beraren zerbitzuak, oro har, sarrera librekoak dira eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea edo erabiltzailea erregistratzea. Hala ere, segurtasun eta pribatutasun arrazoiengatik hainbat zerbitzu eta gunetara sartzeko dagokion identifikazioa ezinbestekoa da, eta horretarako aurrez erregistratu beharra dago.  Ildo beretik, hainbat arlo eta zerbitzuez baliatzeko baliteke baldintza bereziak behar izatea, direlako zerbitzu horien xehetasun informazioan azaltzen direnak.


Web gunea eta zerbitzuak zuzen erabiltzea

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du web gunearen eta haren bidez baliatu daitezkeen zerbitzuak legez kontrakotzat edo ez zilegitzat jo daitekeen jarduerarik egin gabe erabiltzeko, eta halaber ITELAZPIren eskubideak urratu gabe, herri administrazio edo hirugarrengoen, eta Erabilera Baldintza hauen edo indarreko legeriaren edo onarturiko erabileren aurka jo gabe. Batez ere, informazio gisa, erabiltzaileak uko egiten dio honako jarduera hauek egiteari:

    * Herri administrazioen edo hirugarrengoen agiri elektronikoak edo datuak suntsitu, eraldatu, baliogabetu edo era batera zein bestera hondatzea.
    * Beste erabiltzaile batzuen edo herri administrazioen sarrera web gunera edo haren zerbitzuetara oztopatzea, eskura izandako bitarteko informatikoak masiboki erabiltzeagatik, bai eta sistema horietan arazoak edo akatsak sor ditzaketen jarduketak egitea.
    * Posta elektroniko bidez mezuak edo SMSak oso kopuru handian bidaltzea edo merkataritza edo publizitate asmoz bidaltzea hartzailearen oniritzirik izan gabe.
    * Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak aldatzen edo kopiatzen, irakurtzen edo ezabatzen edo bidean atzematen saiatzea.
    * Sistema Itelazpiren sistema informatikoko gune murriztuetara sartzen ahalegintzeko erabiltzea, edo herri administrazio edo hirugarrengoetara, edo informazioa lortzeko.
    * Erabiltzaile baten abantailak handitzen saiatzea sisteman.
    * Edozein bitarteko erabiliz zeinahi eraldaketa sor dezaketen programak sartzea ITELAZPIren edo herri administrazioen edo hirugarrengoen sistema informatikoetan.
    * Beste erabiltzaile bat edo herri administrazioak edo hirugarrengoak iruzurrez ordeztea.
    * Web gunearen bitartez legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako ekintzak sustatzea edo bultzatzea.
    * Web gunearen bitartez arraza, sexu, ideologia, erlijioa edo sinesteak direla eta, ideia edo jarduketa diskriminatzaileak sustatu edo bultzatzea.
    * Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako diren zerbitzuak edo produktuak sartzea onartzea, eskura jartzea edo sistemara biltzea.
    * ITELAZPIren edo herri administrazioen edo hirugarrengoen industria edo jabetza intelektualari dagozkion eskubideak urratzea.
    * Hirugarrengoen informazio konfidentzialtasun eskubidea urratzea.
    * Konstituzioan, Nazioarteko Hitzarmenetan  eta gainerako legerian onartutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzea.

Edukien industria-jabetza eta jabetza intelektuala

    * Software guztiaren eta web gunearen eduki guztien jabe ITELAZPI da edo zerbitzu hornitzaileak dira ustiapena ITELAZPIri utzia diotenak.
    * Web gunean agertzen diren ITELAZPIko markak, errotuluak eta logotipoak bereak dira edo haiek erabiltzeko baimena emana du.
    * Web gunean eskura dagoen softwarea eta edukiak erabiltzaileen eskura jartzeak ez du esan nahi titulartasuna edo ustiapena erabiltzaileari utzi zaionik, eta hark aldi berean konpromisoa hartzen du haiek legea, morala eta ordena publikoa aintzat hartuz erabiltzeko.
    * Erabat debekatua dago web gunearen edukiak zeinahi erara erabiltzea, hots, erreprodukzioa, kopia, salmenta, banaketa, hedatzea, argitaratzea, erakustea, komunikazio publikoa, edukien eraldaketa, horretarako ITELAZPIren baimena edo jabetza intelektual edo industriala izan gabe.
    * Erabiltzaileak hitza ematen du web gunean sartuta dauden identifikazio datuak ez dituela kenduko edo manipulatuko eta “copyright”-a ere ez.

Hipertestuaren lotura edo esteka politika

Web guneak izan ditzake loturak beste atari edo web gune batzuekin. ITELAZPIk ez du inolako kontrolik egingo direlako atari edo web guneen gain, eta ez da haien edukien arduradun ere. Web guneak bere baitan hartzen dituen loturak edo estekak informazio gisa bakarrik eskaintzen ditu. Beraz, ITELAZPIk ez du erantzukizunik haien gainean eta lotutako edukiez ez du bermerik eskaintzen, haien eskuragarritasunaz edo egokitasunaz.


Bermerik eta erantzukizunik ez

ITELAZPIk ez ditu bere gain hartuko web gunearen funtzionamendu txarragatik sor daitezkeen kalteak, hutsak edo datu arteko desadostasunen ondorioak, ez eta web gunea edo beraren zerbitzuak eskura ez egoteagatik sor litezkeen kalte zuzen edo zeharkakoak.

ITELAZPI arduratuko da:

    * Web gunearen eta zerbitzuen pribatutasuna eta ziurtasuna zaintzeaz.
    * Eskura dauden edukien egiatasunaz.
    * Sistema informatikoan eta agiri elektroniko eta fitxategietan birus edo bestelako zer kaltegarririk egon ez dadin.

ITELAZPIk ez ditu bere gain hartuko interferentzia, ez-egite, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo sistema elektronikoan gerta daitezkeen deskonexioetatik etor daitekeen kalte edo galerarik, ez eta web gunea eta edukiak erabiltzaileek desegoki erabiltzetik etor daitekeenik ere.

ITELAZPIk ez du bere gain hartzen web gunearen bitartez hirugarrengo enpresek erabiltzaileei eskain diezaieketen produktu edo zerbitzuen egokitasuna bermatzea.

Era berean, ITELAZPIk  ez du bere gain hartzen hirugarrengo horiek indarreko arautegia betetzen duten edo ez kontrolatze lana, ez eta kanpoko iturri horiek egindako akats edo hutsetatik web gunean emandako informaziotik erabiltzailearentzat sor litekeen kalte edo galeraren ondoriorik.


Legez kanpoko jarduerei aurre egiteko prozedura

ITELAZPIk jakiten badu bere web gunearen bidez eskaintzen dituen zerbitzuak behar bezala erabiltzen ez direla eta hirugarrenen edo legearen aurka doazela, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu jarduera horiek eteteko. Gainera, beharrezkoa bada egokiak diren lege-ekintzak hasiko ditu.


Informazioa trukatzea edo zabaltzea

ITELAZPIk uko egiten dio web gunearen bidez erabiltzaileek elkarri truka diezaioketen informaziotik etor litekeen erantzukizunari. Web gunearen bitartez zabaldu litezkeen adierazpideen erantzukizuna egiten duenari dagokio.


Argitalpen ofizialak

Interneten bidez eskainitako administrazio-informazioak ez ditu ordezten lege, xedapen ofizial eta aldizkari ofizialetan formalki argitaratu beharrekoak diren administrazio-ekintzak, eta haien egiatasun eta edukiaren fede argitaraturik bakarrik ematen da.

Web gune honetan eskura dagoen informazioa gida gisa baino ez da ulertu behar, eta legezko baliorik ez du. Desadostasunik balego ofizial jotako informazioaren eta web gunean agertutakoaren artean, ofiziala da legez balio duen bakarra.


Lege aplikagarria eta jurisdizkioa

Erabilera Baldintza hauek herri administrazioek eskainitako zerbitzuen aplikazio esparruan indarrean den estatuko arautegi eta autonomikoan ezarritakoaren arabera interpretatuko dira.

Erabilera Baldintza hauei buruzko interpretazio, eduki edo egikaritze kontuan ITELAZPIren eta erabiltzailearen artean desadostasun edo ez-betetze edo desakordioren bat gertatzen bada, ITELAZPIk  bezala erabiltzaileak onartzen dute kasu bakoitzean dagokion Epaitegi edo Auzitegitara jotzea.


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa - RSS- Erabilerraztasuna- Lege-informazioa

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2