|

Euskadiko sektore publikoaren parte gara, eta, ondorioz, gure arretagunea euskal gizartean dago jarrita gure zerbitzuen azken hartzaile gisa.
Horregatik, enpresa eraginkorra izaten ahalegintzen gara, erreferentziazko enpresa, gizarteari balioa ekarriko diona eta gardena dena.
Asmo horiek Gobernu Onaren Kode batean eta Kode Etiko batean gorpuztu dira, Administrazio Kontseiluak hartzea erabaki dituenak. Aipatutako kodeek banakako eta taldeko jokabide-ereduak jasotzen dituzte eta enpresaren jarduerako gardentasun-printzipioa ezartzea ziurtatzen dute.
|