|

Gure ohiko jardutea Gobernu Arduratsuarena izatea eskatzen digu, bereziki, gure izaera publikoak. Horren kanpo-adierazle nagusietako bat gardentasuna da.
Gizartean gaude integratuta, hari zor gatzaizkio, eta, ondorioz, gizarteak gure jarduera, gure lorpenak, gure alderdi indartsuak eta hobetu beharrekoak zein diren ezagutu behar ditu. Horretarako, portaera korporatiboa kudeatzen duten Gobernu Onaren Kode bat eta Kode Etiko bat dauzkagu ezarrita
Webgune honen bidez, gure jarduera modu zehatzean azaltzen duten hainbat txosten eta agiri izango dituzu eskura. Gardentasun horren eraginez, segurua eta konfiantzazkoa den giroa dago, ITELAZPIrentzat ezin estimatuzkoak diren bi balio.
|