|
Gure izaera publikoak gure Misioa, gure Ikuspena eta gure Balio Korporatiboak markatzen ditu, eta aipatutako arlo guztiei alderdi publiko eta sozial garrantzitsua eransten die.
Horrek guztiak gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboa osatzen du, hainbat jardunbideren bidez hiru alderditara zabaltzen dena: ekonomikora, sozialera eta ingurumenekora.
Ondorioz, gure eguneroko jardueran euskal gizarteak dituen kezka sozialak eta ekonomikoak zein lanari eta ingurumenari dagozkionak gure egiten saiatzen gara ITELAZPIn. Beharrizan kolektiboen asebetetzea, garapenari ekarpenak egitea eta kudeaketan eraginkorrak izatea dira gure egitekoaren oinarri.
|