
Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak Bereizmen Handiko Telebistaren (TAVD) Foroa sortu du. Foro honen helburua bereizmen handiaren barruan parte hartzen dute sektore guztiak batzea eta bereizmen handiarekin loturiko arloak jorratzea da.
Bereizmen Handiko Telebistaren Foroaren helburu nagusia fabrikatzaile, garatzaile eta sektorean parte hartzen duten beste hainbat agenteren arteko bilgunea izatea da. Ministerioak dionez, horrela, gai teknikoak jorratu ahal izango dira eta Bereizmen Handiko Telebistaren garapenerako eta ezarpenerako ekimenak bultzatuko dira. Teknologia berriaren puntu asko modu orokorrean ikusteko aukera ere eskainiko du.
Foroan sektore guztiek parte hartuko dute. Hau da, sateliteak, kableak, lurrekoak eta ADSLak. Gainera, Espainian bereizmen handia bultzako lan egiten duten enpresa, erakunde eta pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Horretarako, bereizmen handiarekin lotutako gai ezberdinak jorratzeko lan taldeak sortuko dira.
Ameriketako Estatu Batuetan, Japonian, Korean et a Australian errealitatea da jada Bereizmen Handiko Telebista. Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian eta Espainian teknologia berria duen telebista garatzeko ekimenak egiten ari dira.
Estatu espainiarrean, esaterako, hainbat esperientzia pilotu egin dira. 2006an Bartzelona eta Artsenal futbol taldeek jokatu zuten Txapeldunen Ligako finala Bereizmen Handiko Telebistaren bidez ikusteko aukera izan zen. Horrez gain, bereizmen handiko teknologiarekin lotura duten egin diren jardunaldi eta erakustazoketan agerraldiak egin dira.
Azken hilabeteetan pantaila lauko telebisten salmentak igoera garrantzitsua izan du. 2006an modu horretako 1,8 milioi telebista saldu ziren Espainian. Telebista horien erdiak baino gehiagok gainera, 26 hazbete baino gehiagoko gainazala zuten. Modu horretako telebista duten pertsonek kalitate handiagoko irudiak eskatzen dituzte. Bereizmen handiaren bidez lortzen da hori.