euskadi.net

Queries and Suggestions | contact | Web map | eu | es | en

You are in: Main page > NEWS > 2008 >

NEWS

ITELAZPIko Administrazio Kontseiluak iragan martxoaren 6ean esleitu zion, Teltronic-CYS AEE-ari, TETRA sarea ezartzeko ekipamendua.

imagen_trasparente

Esleipen honekin euskal erakunde publiko guztiei, batez ere foru eta tokiko erakundeei, zerbitzua eskainiko dien sarearen hedatze-prozesua abiarazten da.

Aurreikusitako plangintzaren arabera lehenengo erabiltzaileen aktibazioa uda honetan gauzatuko da eta 2009ko amaierarako sareak guztiz hedatuta egon behar du, estaldura nahikoarekin Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan.

TETRA sare honekin administrazio ezberdinek egun dituzten komunikazio mugikorren beharrak aseko dira, aldi berean atzeraezina den teknologia-berrikuntza gauzatuz.

Sarearen izaera apartak zirkunstantzia horrek dakartzan sinergietaz baliatzea ahalbidetzen du, ez bakarrik proiektuaren alderdi ekonomikoari dagokionean, baizik eta baita zerbitzuei dagokionean ere.


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Itelazpi. Sociedad Pública del Gobierno Vasco - RSS- Accessibility- Legal Notice

tdt 18001:2007 Ekoskan Diploma compromiso Euskalit 2008 Stop CO2